Egonkortasuna eta isostatikotasuna
Egileak
Sanchez Beitia, Santiago. Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslea (Fisika Aplikatua I saila) Helbide elektronikoa: santiago.sanchez@ehu.eus. Telefonoa: 943018226
Gomez Genua, Enkarni. Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslea (Fisika Aplikatua I saila) Helbide elektronikoa: enkarni.gomez@ehu.eus. Telefonoa: 943015887
Helburuak
Ikasmaterial honen helburua zera da: arkitekturan erabiltzen diren oinarrizko egiturak analizatzea. Egiturak eta haien analisia arkitekturaren beraren zutabe dira: ez dago eraikinik edo obra zibilik egiturarik gabekorik. Egitura eta haren egonkortasuna bermatzea ezinbestekoa da, eta, horregatik, gradu osoan zehar egiturak aztergai izango dituzten hainbat irakasgai eskaintzen dira, horien artean Egonkortasuna eta isostatikotasuna izenekoa lehendabizikoa izanik.
Egonkortasuna eta isostatikotasuna deritzon material honetan, egonkortasuna eta isostatikotasuna definituaz batera, baldintza horiek betetzen dituzten egiturak aztertuko dira. Aztertuko diren egituren artean egongo dira: euste-hormak, zertxak, egitura artikulatuak, habe jarraituak...
Egonkortasunaren printzipioak fisikako estatika arloan kokaturik daude, eta, beraz, estatika eta estatikaren oinarriak dira ikasmaterialaren abiapuntua. Horretarako ezinbestekoa izango da bektoreak eta bektore-mekanika erabiltzen jakitea.
Ondoren, egonkortasun eta isostatikotasun kontzeptuak definituko dira. Isostatikotasuna definitzeko egiturei eusteko behar diren euskarri motak azalduko dira. Euskarri horien artean arkitekturan erabilienak euskarri sinplea, artikulazioa eta landatzea dira. Egituraren atalen esfortzuak kalkulatzeko orduan beharrezkoa da euskarrien nolakoa jakitea eta euskarrietan sortzen diren erreakzioak kalkulatzea.
Azkenik, egitura osatzen duten atalek jasaten dituzten esfortzuen analisia egingo da. Horrela, esfortzu axialak, esfortzu ebakitzaileak eta flexio-momentuak izango dira aztergai. Betiere egitura isostatikoa den heinean.
Ikasmateriala ahalik eta era didaktikoenean diseinatu da; alegia, alde batetik oinarri teorikoak azaldu dira, eta bestetik oinarri teoriko horiek aplikatzeko ariketak proposatu. Ariketa horietatik batzuk ebatziak aurkituko dira, eta beste batzuk ebatzi gabe, ikasleak berak ebatz ditzan. Egituren analisirako erabili diren metodoak analitikoak eta grafikoak izan dira, erabiltzaileak ahalik eta tresna gehien eskuratu ditzan analisi bati era egokienean ekiteko.
Gaur egun praktika profesionalean egituren analisia erabat informatizatua dagoela jakitun izanik, programa horiek ulertzeko eta programen bidez lortzen diren emaitzen interpretazio egokiak egiteko oinarrizko kontzeptuak ongi ulertzea ezinbestekoa dela deritzogu.
Norentzat
Ikasmaterial hau batez ere hiru titulaziotan izan daitezke erabilgarri: Arkitekturan, Arkitektura Teknikoan eta Ingeniaritza Zibilean.
Edukia
Liburua bost gaietan dago banatua:
1. GAIA. BEKTORE-ANALISIA
1.1 Oinarriak. Magnitude eskalarrak eta bektorialak. Erreferentzia-sistema.
1.2 Bektore labainkorren sistema. Ardatz zentrala
1.3 Bektore finkoen sistemak. Esfortzu-banaketa
1. GAIA. BEKTORE-ANALISIA. ARIKETAK
2. GAIA. EGONKORTASUNAREN OINARRIAK
2.1 Sarrera
2.2 Askatasun-graduak
2.3 Loturak eta lotura motak
2.4 Egonkortasuna
2.5 Gorputz bati planoan eusteko erak
2.6 Gorputz askearen diagramak eta isostatikotasun-baldintzak planoan
2.7 Solidoari espazioan eusteko erak
2.8 Puntu materialaren eta solido zurrunaren egonkortasuna espazioan. Matrize- metodoa
2.9 Marruskadura
2. GAIA. EGONKORTASUNAREN OINARRIAK. ARIKETAK 2 DIMENTSIO
2. GAIA. EGONKORTASUNAREN OINARRIAK. ARIKETAK 3 DIMENTSIO
3. GAIA. ESTATIKA GRAFIKOA
3.1 Sarrera
3.2 Indar konkurrenteen batura eta konposizioa
3.3 Indar ez-konkurrenteen batura eta konposizio grafikoa. Indar-poligonoa eta poligono funikularra
3.4 Orekaren eta egonkortasunaren dedukzio geometrikoa planoan
3.5 Erresultante jarraituen poligonoa eta presio-lerroa
3.6 Indar-sistema bat bi indarrekin orekatzeko modua, haietako baten ekintza- lerroa eta bestearen puntu bat ezagunak izanik
3.7 Indarren deskonposizio grafikoa
3.8 Momentuen kalkulu grafikoa
3. GAIA. ESTATIKA GRAFIKOA. ARIKETAK
4. GAIA. EGITURA TRIANGELUAR ISOSTATIKOAK. ARMADURAK
4.1 Sarrera
4.2 Definizioak eta isostatikotasuna
4.3 Ohiko egitura motak
4.4 Estalkietako elementuen kargen kalkulua
4.5 Korapiloen metodo analitikoa
4.6 Sekzioen metodo analitikoa
4.7 Cremona metodo grafikoa
4. GAIA. EGITURA TRIANGELUAR ISOSTATIKOAK. ARIKETAK
5. GAIA. ESFORTZU EBAKITZAILEAK ETA FLEXIO-MOMENTUAK
5.1 Sarrera. Esfortzu motak
5.2 Esfortzu ebakitzaileak eta flexio-momentuak
5.3 Esfortzu ebakitzaileen eta flexio-momentuen irudiak egiteko irizpideak
5.4 Diagramen propietateak eta haien arteko erlazioak
5. GAIA. ESFORTZU EBAKITZAILEAK ETA FLEXIO-MOMENTUAK. ARIKETAK
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Egonkortasuna eta Isostatikotasuna
pdf, 8 MB