Ekonomia garaikidea
Egileak
Asier García Lupiola, Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako irakasle agregatua, Enpresaren Kudeaketaren eta Berrikuntzaren Balioespena saila. Helbide elektronikoa: asier.garcialupiola@ehu.es. Telefonoa: 946017607o
Helburuak
Ekonomia garaikidea izeneko ikasmaterialak munduko ekonomiaren garapenaren ikuspegi orokorra eskaintzen du, eta gaur egungo nazioarteko sistema ekonomikoaren oinarriak eta funtsak ulertzeko tresna baliagarria da. Helburu hori lortzeko, ikasmaterialak lau bide jorratzen ditu: lehenengo, historia ekonomiko garaikidea aztertzen du, lehenengo Industria Iraultzatik gaur egun arte, fenomeno ekonomiko aipagarrienak bakoitza bere giza testuinguruan eta testuinguru politikoan interpretatzeko; bigarren, garapen ekonomikoak eta krisi-egoerak sorrarazten dituzten arrazoiak aztertzen ditu gaur egungo egoera ekonomikoa ulertzeko; hirugarren, kapitalismoa, sozialismoa eta garapen-bidean dauden herrialdeen eredu ekonomikoak aztertzen ditu, bakoitzaren abantailak eta desabantailak konparatzeko; laugarren, gaur egungo nazioarteko gizartean nagusitu den globalizazio ekonomikoaren ezaugarriak aurkezten ditu.
Norentzat
Enpresa eta ekonomi arloko unibertsitateko ikasleentzat bereziki. Baliagarria izan daiteke ekonomia garaikidera urbildu nahi den edonorentzat.
Edukia
- Lehenengo zatia. Industriaurreko Ekonomia eta Industrializazioa
I. gaia. Industriaurreko munduaren ekonomia
II. gaia. Industrializazioa
- Bigarren zatia. Lehenengo Industria Iraultzatik Bigarren Mundu Gerrara
III. gaia. Industrializazio-ereduak Europan
IV. gaia. Industrializazio-ereduak Europatik at
V. gaia. Bigarren industria-iraultza (1870-1940)
- Hirugarren zatia. Hirugarren Industria Iraultza
VI. gaia. Nazioarteko ekonomia kapitalista Gerra Hotzean (1945-1990)
VII. gaia. Ekonomia sozialisten garapena
VIII. gaia. Garapen-bidean dauden ekonomien historia garaikidea
- Laugarren zatia. Globalizazioa
IX. gaia. Globalizazioa eta XXI. mendeko erronkak
X. gaia. Europar Batasuna eta beste ekonomia-lankidetza/bateratze prozesuak
- Bostgarren zatia. Industrializazioa Espainian eta Euskadin
XI. gaia. Espainiako garapen ekonomikoaren eboluzioa
XII. gaia. Euskadiko industrializazioa
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Ekonomia garaikidea
pdf, 1 MB