Enpresa ekonomia: antolakuntza eta zuzendaritza
Egileak
Iñaki Heras Saizarbitoria, Enpresen Antolakuntza Saila. Helbide elektronikoa: iheras@ehu.es Telefonoa: 943018371
Helburuak
Ikasmaterial honek helburu bikoitza du:
- Antolakuntza-teoriaren funtsezko ikuspegiei loturiko oinarrizko kontzeptuak barneratzen laguntzea.
- Enpresa-erabakiak hartzeko zuzendaritza-trebetasunekin zerikusia duten ezagutzak barneratzen laguntzea.
Norentzat
Eskuliburu hau EHUko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan oinarrizko bibliografia modura erabiltzeko osatu du egileak; hain zuzen ere, UPV/EHUn aipatutako graduan eskaintzen den "Enpresa Ekonomia: Antolakuntza eta Zuzendaritza" izeneko lehenengo mailako ikasgaian erabiltzeko.
Edukia
Eskuliburua bederatzi gaitan eta bi ataletan egituratuta dago. Lehenengo atalean, enpresa-zuzendaritzaren oinarriak jasotzen dira. Atal horrek lau gai ditu: lehenengoan, eskuliburuaren gainerako gaietarako nahitaezko sarrera modura, enpresa-zuzendaritzaren oinarriak azaltzen dira; bigarrenean, antolakuntzaren teoriak laburbiltzen dira, betiere enpresa-zuzendaritzari edo enpresa-antolaketari buruzko teorien bilakaerari arreta jarririk; hirugarrenean, oso modu laburrean bada ere, zuzendaritza-ereduei buruzko gogoeta labur bat jasotzen da; eta amaitzeko, laugarrenean, enpresan erabakiak hartzeko prozesua eta tresnak aztertzen dira, zuzendaritzaren teoriaren ikuspegitik betiere. Bigarren atalean, laugarren gaitik bederatzira bitartean, zuzendaritza-trebetasunekin erlazionaturiko gaiak jorratzen dira: lidergoa, motibazioa, komunikazioa, lan-taldeen zuzendaritza eta negoziazioa, hurrenez hurren.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.