EHUko ikasmaterialen sare-argitalpenak

Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetza

Enpresa finantzaketarako baliabideak

Egileak

Sara Urionabarrenetxea Zabalandikoetxea  (Koord.), Ana Beraza Garmendia eta José Domingo García Merino Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen irakasleak dira (Finantza Ekonomia II saila).

E-mail: sara.urionabarrenetxea@ehu.es, ana.beraza@ehu.es, josedomingo.garcia@ehu.es

Helburuak

Lan honek enpresa finantzaketarako baliabideen ezaugarriak analizatzea du helburu. Bertan enpresa baten finantza-zuzendariak, enpresaren beharretara hoberen egokitzen den finantza-egitura ezartzeko helburuarekin, besteren finantzaketa-baliabideen erabileraren inguruko erabakiak hartzeko prozesuari modu egokian aurre egiteko jarraibideak azaltzen dira.

Norentzat

Oro har enpresa batek eskuragarri dituen finantzaketa-baliabideak ezagutu nahi dituen edozeinentzat erabilgarria da lan hau. Hain zuzen ere, enpresa-finantzaketa barneratzen duten Ekonomia Lizentziaturako zein Enpresa Zuzendaritza eta Administrazio Lizentziaturako edozein irakasgaitan ikasmaterialtzat erabil daiteke.

Edukia

Liburu honek hiru atal ditu:

  • Lehenengo atala kapitulu bakarraz osatuta dago. Bertan eskuragarri dauden finantzaketa-baliabideak ezagutzeko beharra ohartarazten da eta halaber, baliabide horiek aukeratzeko funtsezkoak diren irizpideak: kostua, epemuga, jabea eta jatorria.
  • Bigarren atalak bost kapitulu barneratzen ditu. Atal horretan bost epe laburrerako finantzaketa-baliabideren ezaugarriak eta haren kostuak kalkulatzeko prozedurak analizatzen dira.
  • Hirugarren atala bi kapituluz osatuta dago eta epe luzerako besteren finantzaketa-iturri nagusietariko bi baliabide aztertzen dira.

Urtea

2011

Gaia

Finantza

ISBN

978-84-694-3241-9

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.