Enpresa Zuzenbidea

Egileak

Ibon Viteri Zubia, Donostiako Zuzenbide Fakultateko Irakaslea Saila. Zuzenbide Zibila Helbide elektronikoa: ibon.viteri@ehu.es Telefonoa: 943015232

Helburuak

"Enpresa Zuzenbidea" liburuak izaera instrumentala dauka. Izan ere, Enpresa Graduan dauden beste irakasgai juridikoak aztertzeko tresna baliagarria da. Hori dela eta, irakasgai honek xede nagusitzat ikaslea Zuzenbide pribatuan trebatzea du.

Zehazki, ikasmaterial honek ikaslea kontzeptu ondare batez hornitu nahi du, horrek fenomeno juridikoak eta Zuzenbidearen banaketa sistematikoa ulertzeko.

Norentzat

Material didaktiko hau, Ondarezko Zuzenbide Zibilaren oinarriak landu nahi duen edonorentzat da baliagarri. Enpresako ikasketak egiten ari den ikaslearengan pentsatuz sortua da. Edonola ere, Ondarezko Zuzenbide Zibilaren oinarrizko ezagutza eskuratu nahi duen edonorentzat ere probetxugarri izan daiteke.

Edukia

Liburu honetan atal hauek agertzen dira:

Lehenengoan, Zuzenbidearen kontzeptua eta jatorria lantzen da, Zuzenbide zibilak duen esanahi eta irismena hobe ulertzeko. Halaber, Zuzenbide objektiboa eta eskubide subjektiboa bereizten dira.

Bigarrenean, pertsona (fisikoa eta juridikoa) aztertzen da. Izan ere, hura da arauen menpe dagoena eta eskubideak egikaritzen dituena.

Hirugarrenean, eskubide errealak. Atal honetan, eskubide subjektibo hauek eskuratzeko moduak (jatorrizkoa edo eratorria), motak (erabatekoak edo mugatuak) eta defentsa bideak aztertzen dira (Jabetza Erregistroa).

Laugarrenean, kreditu eskubideak. Hau da, betebehar eta kontratu Zuzenbidearen oinarriak lantzen dira.

Eta azkenik, Ondarezko Zuzenbide Zibilaren eskema osatzen da ezkontza-hitzarmenak eta Oinordetza Zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak eta erregelak azalduz.

Urtea

2011

Gaia

Enpresa

ISBN

978-84-694-2693-7

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.