Enpresarako matematika II
Egileak
Mª Angeles Inchausti Irazabal Bilboko Enpresa Ikasketen Eskolan Ekonomia Aplikatua V Saileko irakaslea.
Helburuak
Nahiz eta Matematika arloan euskal testuak egon, Enpresarako Matematika II irakasgaira egokitzen den euskarazko materialik ez dagoenez, ikasmaterial honen helburua Enpresa Eskolako ikasleek klasean ematen den edukiari egokituta dagoen materiala eskura izan dezaten da.
Norentzat
Batez ere, Enpresa Eskolan lehenengo ikasturtea euskaraz ikasten duten ikasleentzat. Hala ere, Matematika beste arlo askotan lantzen den irakasgaia izanik, beste ikasle batzuentzat ere erabilgarria izan daiteke, Matematikaren oinarrizko kontzeptuak lantzen baitira.
Edukia
Material hau, 5 gaitan antolatuta dago.
- 1. gaian, topologiari dagozkion oinarrizko kontzeptuak ematen dira eta aldagai anitzeko jarraitutasuna lantzen da.
- 2. gaian, kalkulu diferentzialaren kontzeptuak jorratzen dira, eta jarraitutasunaren, deribagarritasunaren eta diferentziagarritasunaren erlazioak lantzen dira.
- 3. gaian, bi aldagaiko funtzioen optimizazioa lantzen da.
- 4. gaian, kalkulu infinitesimalari dagozkien oinarrizko kontzeptuak lantzen dira.
- 5. gaian, funtzio inplizituei eta funtzio homogeneoei dagozkien oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira.
Gai guztietan, teoria azaltzen da eta gai bakoitzaren bukaeran gai bakoitzari dagozkion ariketak proposatzen dira, ikasleek ikasitako kontzeptuak finkatzeko lagungarri izango zaien materiala eduki dezaten.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Enpresarako matematika II
pdf, 0 MB