Enpresaren kudeaketari aplikaturiko informatika.Kalkulu-orria:Ms Excel 2003
Egileak
Angel Aldecoa Arnaiz. Industria Ekonomia Saila. Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola (UPV/EHU). angel.aldecoa@ehu.es
Agurtzane Celestino Gutierrez. Industria Ekonomia Saila. Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola (UPV/EHU). agurtzane.celestino@ehu.es
Olatz Etxegarai Legarreta. Enpresaren Kudeaketaren eta Berrikuntzaren Baliospena Saila. Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola (UPV/EHU). olatz.etxegarai@ehu.es
Sara Fernandez de Bobadilla. Finantza-ekonomia II Saila. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea (UPV/EHU). sara.fernandezbobadilla@ehu.es
Helburuak
Lan honekin bi helburu nagusi bilatu izan dira: batetik, aplikazio informatikoen inguruko euskarazko materialaren urritasunari jarkitzea, eta, bestetik, Enpresak kudeatzeko orduan kalkulu-orriei, MS-Excel aplikazioari zehazki kasu honetan, atera dakiokeen etekina ezagutaraztea. Hain zuzen ere, azken xede horri loturik, guztiak ez badira ere, finantza-arloko funtzio erabilgarrienak azaltzen eta haien erabileraren adibideak ematen saiatu gara eredu praktikoen bidez.
Norentzat
Enpresak, zein erakundeak orokorrean, kudeatzeko orduan kalkulu-orriek eskaintzen dituzten kalkulu-aukerez baliatzen ikasi nahi duen edonori erabilgarri izango zaio. Eta Kalkulu-orrien baliabideak, eskuarki funtzioak, erabiltzen ikasteko erarik egokienetarikoa ordenagailuaren aurrean, programarekin berarekin, aritzea denez, finantza-funtzioen azalpenak eta erabileraren adibideak kalkulu-orritan bertan jorratu ditugu.
Edukia
Edukia bi ataletan egituratu da. Aurrenekoan, MS-Excel bulegotika-aplikazioaren oinarriak landu dira, datuen sarrera, gelaxken hautapena, erreferentzia-motak, formulen erabilera, eta abar. Hori guztia oinarrizkoa denez -erabilera aurreratuan barneratu aurretik-, ikasmaterialaren lehen atalean jorratu dugu, aplikazioaren aurkezpen moduan.
Bigarren atalean, jada funtzioen erabileran buru-belarriz murgildu gara. Kalkulu-orrien ahalmena formuletan erabil daitezkeen funtzioen araberakoa da, funtzioak MS-Excelek dakarren eraginkortasun-iturri eta denbora-aurreztearen giltzarri baitira. Landu diren funtzioen azalpenak eta argibideak Excel-fitxategietan prestatu dira, .xls formatuan daude, liburu honetan landu den Excel 2003ren formatu berean.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Excel 2003 ereduak
x-7z-compressed, 2 MB