Estatistika sarrera

Egileak

Marta Barandiaran Galdos, Ma Isabel Orueta Coria eta Begoña Otazua Torrecilla Bilboko Enpresa Ikasketen Eskolan Ekonomia Aplikatua V Saileko irakasleak dira.

Helburuak

Estatistika-arloan euskaraz argitaratutako testuak gutxi direnez gero, material honek, alde batetik Eskolan ematen den irakasgaira material idatzia egokitzea du helburu eta bide batez Estatistikako beste ikasle batzuen eskuera jartzea. Bestalde, gure aldetik, hizkuntza- normalkuntzari gure ekarpena ekartzea helburutzat ere hartuko dugu kontuan.

Norentzat

Bereziki, Eskolan euskaraz lehenengo ikasturtea ikasten duten ikasleentzat. Era berean, lantzen diren kontzeptuak oinarrizko direnez gero, Enpresa arloan ez ezik edozein arlotan ere material hau baliogarria izan daiteke, Estatistikan lehenengo kontzeptuak ikasi behar dituztenentzat.

Edukia

Material honek, 5 ataletan antolatuta, Estatistikaren oinarrizko kontzeptuak jorratzen ditu. I. atalean, aldagai bakarreko analisi estatistiko deskribatzailea, hiru gaietan antolatuta; II. atalean, bi aldagairen analisi estatistiko deskribatzailea, lau gaietan; III. atalean, aldagai anitzeko analisi estatistiko deskribatzailea, gai bat baino ez; IV. atalean, zenbaki indizeak gai bat ere bai eta V. atalean, probabilitate espazioak, bi gaietan antolatuta. Gai guztietan, teoria azaltzen da eta bakoitzari dagozkion ariketak ere bai.

Urtea

2007

Gaia

Enpresa

ISBN

978-84-690-7531-9

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.

Azala
pdf, 0 MB