Europar Batasunerako sarrera eta input-output analisia
Egileak
Iñaki Esparta Soloeta Industria Ekonomia Saila Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola (UPV/EHU) i.espartasol@ehu.es 946014703
Helburuak
Ikasmaterial honen helburuak dira, alde batetik, Europar Batasunaren inguruan lantzen diren gaiei buruzko sarrera bat eskaintzea, eta, bestetik, Input-Output analisiari buruzko oinarriak azaltzea.
Norentzat
Batez ere, ekonomia- eta enpresa-arloko ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendua da material hau.
Edukia
Europar Batasunari dagokionez, integrazio ekonomikoaren alde teorikoa aurkezten da lehendabizi. Ondoren, alderdi instituzionalak, zabalkunde-prozesua, integrazio ekonomikorako emandako urratsak eta eurogunean ezarritako politika makroekonomikoak azaltzen dira. Azken hiru kapituluetan merkatu bakarraren baitako lehia-politika, eta lanaren eta kapitalaren mugikortasuna aztertzen dira.
Input-output analisiari dagokionez, sektorearteko taularen kontabilitate-egitura, koefiziente teknikoak eta eskariaren eredua dira aztergai material honetan.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Azala
pdf, 0 MB