EHUko ikasmaterialen sare-argitalpenak

Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetza

Finantza erakundeen kudeaketa

Egileak

Ana Beraza Garmendia (koordinatzailea), Juan Antonio Azkunaga Elgezabal, Ana Blanco Mendialdua eta Ainhize Gilsanz López Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen irakasleak dira (Finantza-ekonomia II saila).

E-mail: ana.beraza@ehu.es, juanantonio.azkunaga@ehu.es, ana.blancom@ehu.es, ainhize.gilsanz@ehu.es

Helburuak

Lan horrek ikasleek banku-eragiketak ezagutzea du helburu, baina ez finantza-erakunde baten bezero moduan, baizik eta entitatearen kudeaketaren aldetik, egungo finantza-merkatuen errealitatea kontuan izanda. Lan hori irakurri ondoren irakurleak azken bolada honetan suertatu diren gertaera ekonomikoak hobeto ulertuko ditu: subprime hipotekak, gobernuak esku hartu dituen erakundeak, kreditu-arriskuaren kudeaketak dituen arazoak, finantza-erakundeen likidezia eta kaudimen arazoak, etab. Irakurleak banku-erakundeen emaitzen kudeaketa egoki baten garrantzia ulertuko du.

Norentzat

Oro har finantza-erakunde baten kudeaketa ikuspegi praktiko batetik ezagutu nahi duen edozeinentzat erabilgarria da lan hau. Hain zuzen ere, graduko eta postgraduko finantza-arloko irakasleei, sektore honetako profesionalei eta, baita banku-eragiketak hobetu ulertu nahi dituzten inbertsiogile partikularrei ere zuzentzen da.

Edukia

Liburu honek bost atal ditu:

Lehenengo atala kapitulu bakarraz osatuta dago. Kapitulu horretan Espainiako kreditu-erakundeen egungo ingurua aurkezten da eta kreditu- eta gordailu- erakundeek bertan dituzten posizioak zehazten da.

Bigarren atalak hiru kapitulu barneratzen ditu. Atal horretan funtsak lortzeko eta inbertitzeko kreditu-erakundeek burutzen dituzten eragiketak eta beste eragiketa mota batzuk analizatzen dira.

Hirugarren atala bi kapituluz osatuta dago. Bertan, finantza-analisiarekin bukatzeko, arrisku-errentagarritasuna binomioa aztertzen da.

Laugarren atalak kapitulu bakarra du. Kapitulu horretan kreditu-erakundeen merkataritza-funtzioa azaltzen da.

Azkenik, bosgarren atalean zuzendaritza estrategikoaren hainbat alderdi analizatzen dira kreditu-erakundeen ikuspegi orokor bat ahal izateko.

Urtea

2012

Gaia

Finantza

ISBN

978-84-9860-885-4

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.