Finantza Zuzendaritza: Inbertsioak
Egileak
Alaitz Mendizabal. Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako irakaslea (Finantza Zuzendaritza: Inbertsioak). Finantza Ekonomia II saila. Helbide elektronikoa: alaitz.mendizabal@ehu.es. Telefonoa: 943015773.
Juan Felix Jauregi-Arraburu. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakaslea (Finantza Zuzendaritza: Inbertsioak). Finantza Ekonomia II saila. Helbide elektronikoa: juanfelix.jaureguiarraburu@ehu.es. Telefonoa: 946013872.
Helburuak
Enpresa guztiek hainbat inbertsio-proiektu egin ditzakete. Egoera horretan, erabakitzaileek tresnak (erremintak) behar dituzte aukerako inbertsio-proiektuen artean beren helburuak hobeto betetzen dituztenak hautatzeko .
Testuliburu honetan, inbertsioen hautapen eta analisira hurbiltzeko, horiek balioesten laguntzen diguten metodoak edo irizpideak aztertuko dira. Horretarako, erabakiak eta, ondorioz, planteatutako balioeste-metodoen erabilera proiektu bakoitzak enpresaren helburuak betetzeko duen ahalmenean oinarrituko dira, betiere aurretik ezarritako helburu finantzarioa ahaztu gabe, hau da, enpresaren balioa beren akziodunentzat maximizatzea edo haien akzioen merkatu-balioa maximizatzea.
Zehazki, lan honetan, besteak beste, inbertsio-proiektu hauek balioesteko metodoak lantzen dira: alde batetik, segurtasun-baldintzetan, irizpide hurbilduak eta irizpide klasikoak, hau da, Eguneratutako Balio Garbia (EBG) eta Barne Errendimendu Tasa (BET); eta bestalde, arrisku-baldintzetan, itxarondako erabilgarritasunaren edo utilitatearen irizpidea, arriskuari egokitutako eguneratze-tasaren irizpidea eta kutxa-fluxu garbien bihurketa segurtasun-baldintzetan.
Horrela bada, lan berri honekin beste urrats bat egin nahi izan da enpresen administrazioko euskara lantzeko baliabideen garapenean. Izan ere, ahalegin bat egin da UPV/EHUko ikasleen premiei erantzuteko, betiere titulazio berrien ikasketa-planek dituzten asmoak eta UPV/EHUren Euskararen Plan Gidariak aurreikusten dituen helburuak gogoan hartuta.
Norentzat
Ikasmaterial hauek hainbat titulaziotan izan daitezke erabilgarri, baina bereziki Enpresa eta Administrazio Zuzendaritza, Negozioen Kudeaketa eta Finantza eta Aseguruak graduetan. Oro har, enpresa-ekonomiako finantza-ezagutzak landu nahi dituen edonorentzat.
Edukia
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Finantza Zuzendaritza: Inbertsioak
pdf, 1 MB