Genero-ikuspegia integratzen duten enpresen zuzendaritza- eta administrazio-kasuak: Siemens eta Ikea

Egileak

Eva Velasco Balmaseda
Izaskun Larrieta Rubín de Celis
Galder Guenaga Garay
Goizalde Hernando Saratxaga
Valeriano Sánchez Famoso
Unai Tamayo Orbegozo
Enpresa eta Ekonomia Fakultateko irakasleak

Helburuak

Genero-ikuspegia integratzen duten enpresen zuzendaritza- eta administrazio-kasuak izeneko eskuliburu honek Unibertsitate eta Negozio Eskoletako irakasle eta ikasleen eskura jartzen ditu enpresa-kasu batzuk, non protagonista nagusiak emakume zuzendariak diren eta, gainera, enpresa-munduan emakumeek aurre egin beharreko oztopo bereziak nabarmentzen diren, bai eta horiei aurre egiteko erabiltzen diren formulak ere. Kasu horien bidez, emakumeek enpresen zuzendaritzan eta kudeaketan eta lidergo-rolak beren gain hartzean betetzen duten eginkizuna eta lana bistaratu nahi da. Era berean, helburua da enpresentzat emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra sustatzeak, enpresa-eraginkortasunaren eragile gisa zailtzen duten oztopoei aurre egiteak, eta emakumeek bere lanbide-ibilbidean aurre egin behar dieten oztopoak identifikatzeak duen garrantzi estrategikoari buruz irakasleak eta ikasleak, oro har, sentsibilizatzea. Hala, eskuliburu honetan proposatzen diren kasuek aukera ematen dute gaur egun enpresen zuzendaritzarako eta kudeaketarako garrantzitsuak diren hainbat gaitasun lantzeko, bai eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko gaitasun espezifikoak lantzeko ere.

Norentzat

Ikasmaterial hau enpresen zuzendaritza- eta administrazio-kasuak lantzea helburu duten, eta, bide batez, genero-ikuspegia landu nahi duten hainbat irakasgaitan erabil daiteke, ez bakarrik Ekonomia eta Enpresa Fakultateetan, baita beste fakultate batzuetan ere (Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultatea, Ingeniaritza Eskola, Farmazia Fakultatea, etab.).

Edukia

Landutako kasuek erakusten dute, besteak beste, talentua berrikuntzaren zerbitzura egon daitekeela (Siemens kasua) eta berdintasunaren kulturak enpresaren DNAren zati gisa duen garrantzia (IKEA kasua).

Urtea

2021

Gaia

Ekonomia eta Enpresa

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.