Genero-ikuspegia integratzen duten enpresen zuzendaritza- eta administrazio-kasuak: Caixabank eta Accenture
Egileak
Eva Velasco Balmaseda
Izaskun Larrieta Rubín de Celis
Galder Guenaga Garay
Goizalde Hernando Saratxaga
Valeriano Sánchez Famoso
Unai Tamayo Orbegozo
Enpresa eta Ekonomia Fakultateko irakasleak
Helburuak
Genero-ikuspegia integratzen duten enpresen zuzendaritza- eta administrazio-kasuak izeneko eskuliburu honek unibertsitate eta negozio-eskoletako irakasle eta ikasleen eskura jartzen ditu enpresa-kasu batzuk, non protagonista nagusiak emakume zuzendariak diren eta, gainera, enpresa-munduan emakumeek aurre egin beharreko oztopo bereziak nabarmentzen diren, bai eta horiei aurre egiteko erabiltzen diren formulak ere. Kasu horien bidez, emakumeek enpresen zuzendaritzan eta kudeaketan aritzean eta lidergo-rolak bere gain hartzean betetzen duten eginkizuna eta lana bistaratu nahi da. Era berean, helburua da irakasleak eta ikasleak, oro har, sentsibilizatzea enpresentzat emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra sustatzeak, enpresa-eraginkortasunaren eragile gisa zailtzen duten oztopoei aurre egiteak eta emakumeek beren lanbide-ibilbidean aurre egin behar dieten oztopoak identifikatzeak duen garrantzi estrategikoari buruz. Hala, eskuliburu honetan proposatzen diren kasuek aukera ematen dute gaur egun enpresen zuzendaritzarako eta kudeaketarako garrantzitsuak diren hainbat gaitasun lantzeko, bai eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko gaitasun espezifikoak lantzeko ere.
Norentzat
Ikasmaterial hau enpresen zuzendaritza- eta administrazio-kasuak lantzea helburu duten, eta, bide batez, genero-ikuspegia landu nahi duten hainbat irakasgaitan erabil daiteke, ez bakarrik Ekonomia eta Enpresa Fakultateetan, baizik eta baita beste fakultate batzuetan ere (Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultatea, Ingeniaritza Eskola, Farmazia Fakultatea, etab.).
Edukia
Landutako kasuek erakusten dute, besteak beste, lidergo humanista baten garrantzia ondare eta arrakasta-formula gisa (CaixaBank kasua) eta enpresaren jarduna nola egon daitekeen lotuta emakumeen talentuaren trazabilitatearekin (Accenture kasua).
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.