Genero-ikuspegia integratzen duten Enpresen Zuzendaritza- eta Administrazio-Kasuak: Mahou San Miguel eta Ferrovial

Egileak

  • Eva Velasco Balmaseda
  • Izaskun Larrieta Rubín de Celis
  • Galder Guenaga Garay
  • Goizalde Hernando Saratxaga
  • Valeriano Sánchez Famoso
  • Unai Tamayo Orbegozo

Enpresa eta Ekonomia Fakultateko irakasleak

Helburuak

Genero-ikuspegia integratzen duten Enpresen Zuzendaritza- eta Administrazio-Kasuak eskuliburu honek unibertsitate eta negozio-eskoletako irakasle eta ikasleen eskura jartzen ditu enpresa-kasu batzuk, non protagonista nagusiak emakume zuzendariak diren eta, gainera, enpresa-munduan emakumeek aurre egin beharreko oztopo bereziak nabarmentzen diren, bai eta horiei aurre egiteko erabiltzen diren formulak ere. Kasu horien bidez, emakumeek enpresen zuzendaritzan eta kudeaketan eta lidergo-rolak beren gain hartzean betetzen duten eginkizuna eta lana bistaratu nahi da. Era berean, helburua da enpresentzat emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra sustatzeak, enpresa-eraginkortasunaren eragile gisa zailtzen duten oztopoei aurre egiteak eta emakumeek beren lanbide-ibilbidean aurre egin behar dieten oztopoak identifikatzeak duen garrantzi estrategikoari buruz irakasleak eta ikasleak, oro har, sentsibilizatzea. Hala, eskuliburu honetan proposatzen diren kasuek aukera ematen dute gaur egun enpresen zuzendaritzarako eta kudeaketarako garrantzitsuak diren hainbat gaitasun lantzeko, bai eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko gaitasun espezifikoak lantzeko ere.

Norentzat

Ikasmaterial hau enpresen zuzendaritza- eta administrazio-kasuak lantzea helburu duten, eta, bide batez, genero-ikuspegia landu nahi duten hainbat irakasgaitan erabil daiteke, ez bakarrik Ekonomia eta Enpresa Fakultateetan, baita beste fakultate batzuetan ere (Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea, Ingeniaritza Eskola, Farmazia Fakultatea, etab.).

Edukia

Landutako kasuek erakusten dute, besteak beste, talentua tradizioarekin konprometituta egon daitekeela produktu bat egiteko eta ingurunearekiko harremanean (Mahou San Miguel kasua), edo talentua eta lidergoa nola gara daitezkeen berdintasun-politiken bidez (Ferrovial kasua).

Urtea

2024

Gaia

Ekonomia eta Enpresa

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.