Inbertsio-proiektuen balioespena: Ariketak eta ebazpenak
Egileak
Juan Felix Jauregui-Arraburu eta Alaitz Mendizabal Zubeldia Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasle titularrak dira.
Helburuak
Enpresa guztiek inbertsiorako hainbat proiektu-aukera dituzte. Egoera horretan, erabakitzaileek tresna bat behar dute inbertsio-proiektuen aukeren artean beren helburuak hobeto betetzen dituztenak hautatzeko. Gainera, erabaki-prozesu horrek badu kostu bat, eta, horren ondorioz, inbertsioak hautatzeko erabiliko den denbora eta egingo den ahalegina inbertsio horien garrantziaren araberakoa izango da.
Finantza Zuzendaritza: Inbertsioak irakasgaian, inbertsioen hautapen eta analisira hurbiltzeko, horiek balioztatzen laguntzen diguten metodo edo irizpideak teorikoki aztertu ondoren, ariketen bilduma (ebazpenekin batera) aurkeztu nahi da horiek nola erabiltzen diren landu ahal izateko. Hau da, nahiz eta oinarrizko dokumentu bat eduki (teorikoa), ariketen bilduma hau aurkezten dugu hura osatzea eta zabaltzea beharrezkoa dela iruditzen zaigulako.
Norentzat
Ariketen bilduma hau Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko Finantza Zuzendaritza: Inbertsioak irakasgaiko ikasleei zuzenduta dago.
Edukia
Ariketen bilduma (enuntziatuak eta ebazpenak) bi zatitan banatuko da:
- Inbertsio-proiektuen balioespena ziurtasun-baldintzetan.
- Inbertsio-proiektuen balioespena arrisku-baldintzetan.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.