Industrializazioa eta Garapen Ekonomikoa

Egileak

Fermín Allende Portillo, Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Katedraduna, Enpresaren Kudeaketaren eta Berrikuntzaren Baliospena Saila. Helbide elektronikoa: fermin.allende@ehu.es. Telefonoa: 946014769

Asier García Lupiola, Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Irakasle Agregatua, Enpresaren Kudeaketaren eta Berrikuntzaren Baliospena Saila. Helbide elektronikoa: asier.garcialupiola@ehu.es. Telefonoa: 946017607

Helburuak

Industrializazioa eta Garapen Ekonomikoa izeneko ikasmaterialak ekonomia garaikidearen ikuspegi orokorra eskeintzen du, gaur egungo nazioarteko sistema ekonomikoaren oinarriak eta funtsak ulertzeko tresna baliagarria delarik. Helburu hori lortzeko ikasmaterialak hiru bide jorratzen ditu: batetik, historia ekonomikoa aztertzen du, lehenengo Industri Iraultzatik gaur egun arte, fenomeno ekonomiko aipagarrienak beraien testuinguru giza-politikoan interpretatzeko; bestetik, garapen ekonomikoak eta krisi egoerak sortarazten dituzten arrazoiak aztertzen ditu gaur egungo egoera ekonomikoa ulertzeko; azkenik, kapitalismoa, sozialismoa eta garapen bidean dauden herrialdeen modelo ekonomikoak aztertzen ditu bakoitzaren abantailak eta desabantailak konparatzeko.

Norentzat

Enpresa eta ekonomi arloko unibertsitateko ikasleentzat bereziki. Baliagarria izan daiteke ekonomia garaikidera urbildu nahi den edonorentzat.

Edukia

Ikasmateriala lau nukleotan antolatu da. Lehenengoan XIX. mendeko Industri Iraultzaren prozesua aztertzen da. Bigarrenean XX. mendeko ekonomia kapitalistaren ezaugarriak aurkezten dira. Hirugarren nukleoak sozialismoa eta garapen bidean dauden herrialdeen modeloak ditu aztergai. Azken nukleoak, laugarrenak, Espainiako Estatuak eta euskal lurraldeen industrializazio prozesuak aztertzen ditu.

Urtea

2010

Gaia

Ekonomia

ISBN

978-84-693-4030-1

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.