Kalitate Kudeaketaren Hastapenak
Egileak
Iñaki Heras Donostiako EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan Enpresen Antolakuntza saileko Unibertsitate Eskolako Katedraduna da. iheras@ehu.es
German Arana EHUko Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan Enpresen Antolakuntza saileko Unibertsitate Eskolako Irakasle Titularra da. g.arana@ehu.es
Martí Casadesús Gironako Unibertsitateko Antolakuntza saileko Irakasle Titularra da. marti.casadesus@udg.es
Javier Merino Nafarroako Unibertsitate Publikoan Enpresen Kudeaketa saileko Irakasle Titularra da. jmerino@unavarra.es
Helburuak
Azken urteetan, izugarri zabaldu dira gure erakundeetan kalitatearen kudeaketa terminoaren barruan bil daitezkeen kudeaketa eta antolaketarako tresna, metodologia eta ideiak. Aipatzeko modukoak dira, besteak beste, ISO 9000 kalitate-arauek eta EFQM ereduak gurean izan duten oihartzuna.
Lan honen helburua nagusia da tresna, metodologia eta ideia horiei buruzko hastapenak laburbiltzea. Horrez gain, oinarrizko kontzeptu horiek lantzeko hainbat adibide eta kasu proposatzen dira.
Norentzat
Material hau enpresaren antolakuntzarekin eta kudeaketarekin zerikusia duten ikasketei begira eginda dago. Halatan, baliagarria izan daiteke Enpresa Zientzien Diplomaturan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza-lizentziaturan, eta hainbat ingeniaritzetan; besteak beste, Gestioaren Informatikan eta Industria Antolakuntzan, eta baita Industria Ingeniaritza teknikoetan, oro har.
Edukia
Liburua sei gai edo ataletan egituratuta dago: lehenengo gaian, kalitatearen kudeaketari buruzko sarrera jaso da; bigarrenean, kalitate-ikuskapena jorratzen da; hirugarrenean, berriz, kalitate-ziurtatzea, gai garrantzitsuenetako bat baita; laugarrenean, erabateko kalitatea eta bikaintasuna aztertzen dira, gaur egungo kalitatearen kudeaketan garrantzia handieneko gaiak baitira; bosgarren gaian, hobekuntzarako hainbat tresna aztertzen dira; azkenik, seigarren gaian, kalitate-kostuak aztertzen dira.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Kalitate Kudeaketaren Hastapenak
pdf, 2 MB