Kontabilitaterako sarrera
Egileak
Ander Ibarloza Arrizabalaga.
Saila: Finantza Ekonomia I
Jakintza arloa: Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
Helbide elektronikoa: ander.ibarloza@ehu.es
Helburuak
Enpresaren jardueran informazio sistemak duen garrantziaz eta, zehatzago, kontabilitateak duenaz jabetzea. Era berean, irakasgaiaren ildo nagusien oinarrizko kokapen eta deskribapena adieraztea, hau da, finantza kontabilitatearen oinarri teorikoak eta enpresa txiki eta ertainen epe laburreko erregistro kontablearen eta hauen irakurketaren zantzu nagusiak adieraztea.
Norentzat
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko "Kontabilitateko sarrera" irakasgaiaren ikasleari zuzendua dago. Hain zuzen ere, kontabilitateari buruzko oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi zaizkio irakasgaiarekin lehenengo harremanak dituen ikasleari , kontutan izanik lehendabiziko mailako lehen lauhilabetekoan landuko den materia dela. Azken finean, material honetaz baliatuz ikasleari kontabilitatearekiko hurbilpena erraztea dugu xede nagusi.
Edukia: Enpresaren errealitateari buruzko hurbilketa batez hasten da, "Jarduera ekonomikoa, enpresa eta kontabilitatea" ikasgaiarekin. Ikasleak ohartzen dira informazio egokiz hornitutako urrats arrazoituak eman behar direla enpresaren barnean eta horretarako, kontabilitatea beharrezko instrumentua dela. Ondoren, "Urteko kontuak, balantzea eta galdu-irabazien kontua" landuko dira eta "Kontabilitate metodoari buruzko alde teorikoa" ere bai. Bosgarren ikasgaitik aurrera, "Kontabilitate zikloa" ikasgaiaren alde praktikoago bat lantzen hasiko gara eta "Balio Erantsiaren gaineko Zerga" eta "Giza baliabideak" ikasgaietan murgildu. "Kontabilitate normalizazioa eta dokumentu euskarriak" ikasgaiarekin kontabilitatearen oinarriak sendotzeko saiakera egingo da. Bederatzigarren ikasgaitik aurrera "Zerbitzu-enpresa, enpresa komertzial, enpresa industrial eta epe laburreko egitate berezienak" landuko dira. Bukatzeko, autoebaluaziorako ariketak, galdetegia eta azken urteetako azterketa eta ebazpenak barneratzen dira.
Edukia
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Kontabilitaterako sarrera
pdf, 0 MB