Kontu ikuskaritza eskuliburua

Egileak

Itziar Azkue Irigoien Donostiako EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan Finantza Ekonomia I saileko Unibertsitate Eskolako Irakasle Titularra da. itziar.azkue@ehu.es

Hala ere, ikasmateriala Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako "Kontuen Auditoria II" ikasgaia aukeratu zuten ikasle talde baten kolaborazioari esker burutu da. Ikasleak Edurne Arizti, Amaia Arruti, Ane Biurrarena, Naiara Ezeiza, Joseba Elizondo, Aintzane Goikoetxea, Erika Lopetegi, Ainhoa Oiarbide, Aloña Pulido eta Ainhoa Ruiz izan dira.

Helburuak

Euskal Herriko Unibertsitatean euskaraz ikasteko eskubidea izateaz gain euskarri euskaldunak edukitzea ere ezinbestekoa da. Kontutan hartu behar da gaur egun Euskal Erkidegoko hainbat enpresetan euskararen normalizazio planak ere badirela, euskaraz kudeaketa burutzeko ahaleginak barne. Euskararen normalizazioaren eragile nagusia hezkuntza sistema eta oro har Administrazioa baldin bada ere, arlo sozio-ekonomikoak ere zeresan nabarmena du.

Ikuskaritza lan merkatuan irteera profesionala duen jarduera zuzena da: auditoretza lanbidea da. Ondorioz, Enpresa ikasketetan, ikasleek kontabilitate arloko jakintzak osatzeaz gain, ikuskaritza bezalako lanbide berezi batetarako oinarrizko ezagutzak ikasteko aukera ezin hobea dute.

Ikuskaritza arloan bada argitalpen bakarra euskaraz, Ikuskaritza Arautegia barneratzen duena. Baina ez da aski. Eskuliburua behar da lanaren antolamendua, enpresaren barne kontrolaren azterketa, arlo desberdinetan ikuskaritza prozedurak, etab. ezagutzeko. Eta erabilgarria behar du, era honetara lortuko baita lehendik euskaraz landu den terminologia sustraitzea eta bateratzea. Gure helburua ahalegin horretan partehartzea izan da, liburu hau eskainiz.

Norentzat

Material hau enpresen Urteko Kontuen ikuskaritzarekin zerikusia duten ikasketei begira eginda dago. Hori dela eta, oro har Enpresa Zientzien Diplomaturan eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Lizentziaturan erabilgarria izango da.

Edukia

Liburua bederatzi gai edo ataletan egituratura dago, enpresaren arlo desberdinetan landu behar diren ikuskaritza jarduerak garatuz. Lehehengo gaian, Urteko Kontuak ikuskatzeko prozesua jorratzen da. Bigarrenean, auditorearen iritzia emateko Urteko Kontuen Ikuskapen Txostenak bete behar dituen arauak landu dira, baita iritzi mota desberdinak eta heuren eragina Txostenaren egituran. Hirugarren gaian hasi eta zortzigarrerena arte enpresaren hainbat arlo sakontzen dira: diruzaintza, izakinak, bezeroak eta kobrantza kontuak, hornitzaileak eta ordaintzeko dauden kontuak, Fondo Propioak eta Galdu-Irabaziak. Gai hauetan, oro har Kontabilitate Plan Orokorra, ikuskatzearen helburuak, arloaren barne-kontrola eta ikuskatze prozedura zehatzak eta egitaraua landu dira. Azkenik, bederatzigarren gaian lan egitarauak osatzeko eta buruturiko lana ikuskatzeko gehien erabiltiako kontzeptuen glosarioa egin da.

Eskertzak

Registro de Economistas Auditores (REA) Ikuskaritza Korporazioaren baimena izan dugu "Manual de Auditoria" argitalpena lagungarri izan dadin edukiak lantzerako orduan.

Era berean, esker mila Ignaciori emandako zerbitzuengatik; eta Gaizkari irakasle lanetan hasi nintzenetik lagundu eta nigan sortu duen mirespenagatik.

Urtea

2007

Gaia

Enpresa

ISBN

978-84-690-7122-9

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.