Kostuen eta kudeaketaren kontabilitatea

Egileak

Lorea Maguregi Urionabarrenetxea, Enpresa eta Ekonomia Fakultateko Unibertsitate Eskolako irakasle titularra, Enpresen Kudeaketa eta Berrikuntzaren Balioespena Saila. Helbide elektronikoa: lorea.maguregi@ehu.es. Telefonoa: 946014743

Helburuak

Gure inguruko enpresen beharrizanak kontuan hartuko dituzten profesionalak hezteko asmoarekin sortu zen Negozioen Kudeaketako Gradua. Zentzu horretan, Kostuen eta Kudeaketaren Kontabilitatea irakasgaiak, gradu bukaerako lanen bidez, ikasleen artean berritzeko asmoa errazteko gaitasunak planteatzen ditu. Horrela, kostuen kontabilitatea, kostu ereduen azterketa, kostuen sailkapena eta haien erabilera (enpresa arloko erabakietan) edozein enpresa proiekturen errealitate ekonomiko-finantzarioaren oinarrizko elementuak dira.

Irakasgai honen bidez lortzen da informazio ekonomiko-finantzario garrantzitsua aztertzeko, txostenak egiteko eta enpresako arloak kudeatzeko beharrezkoak diren tresnak ezagutzea. Enpresetako kostu-sistemen ezaugarri orokorrak, Kostuen eta Kudeaketaren Kontabilitatearen gaur eguneko joerak eta enpresetako kostu eta kudeaketako sistemaren planifikazioa aztertuko dira.

Era berean, eta Euskal Ekonomisten Elkargoak egindako Ekonomisten Gaitasun Profesionalen Ikerketarekin bat, irakasgai honetako gaitasunak lortzeak ahalbidea emango die ikasleeiLorea Maguregi Urionabarrenetxea hauetarako: taldeko lana, bakarkako lana, egoera eta inguru berri latzetarako egokitzapena, eta arazoak tratatzeko eta konpontzeko ikuspegi multidisziplinarra.

Norentzat

Enpresa eta ekonomia arloko unibertsitateko ikasleentzat orokorki, eta Negozioen Kudeaketako Gradukoentzat bereziki.

Edukia

Lan hau bi zatitan banatuta dago:

  • Kostuen eta Kudeaketaren Kontabilitatea irakasgaiko oinarrizko kontzeptu teorikoak.
  • Kostuen eta Kudeaketaren Kontabilitatea irakasgaiko ariketa praktikoen enuntziatuak.

Urtea

2020

Gaia

Ekonomia eta Enpresa

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.