Kostuen eta Kudeaketaren Kontabilitatea
Egileak
Lorea Maguregi Urionabarrenetxea, Enpresa eta Ekonomia Fakultatea‐Elkano Ataleko Unibertsitate Eskolako irakasle titularra, Ekonomia eta Kudeaketa Saila. Helbide elektronikoa: lorea.maguregi@ehu.eus . Telefonoa: 946014743
Helburuak
Gure inguruko enpresen beharrizanak kontuan hartuko dituzten profesionalak hezteko asmoarekin sortu zen Negozioen Kudeaketako Gradua. Zentzu horretan, Kostuen eta Kudeaketaren Kontabilitatea irakasgaiak, gradu-bukaerako lanen bidez, ikasleen artean berritze-asmoa errazteko gaitasunak planteatzen ditu. Horrela, kostuen kontabilitatea, kostu-eredu desberdinen azterketa, kostuen sailkapena eta haien erabilera enpresa arloko erabakietan, edozein enpresa proiekturen errealitate ekonomiko‐finantzarioaren oinarrizko elementuak dira.
Irakasgai honen bidez, informazio ekonomiko‐finantzario garrantzitsua aztertzeko, txostenak egiteko eta enpresako arloak kudeatzeko beharrezkoak diren tresnen ezagutza lortzen da. Enpresetako kostu sistemen ezaugarri orokorrak, Kostuen eta Kudeaketaren Kontabilitatearen gaur eguneko joerak eta enpresetako kostu eta kudeaketaren sistemaren planifikazioa aztertuko dira.
Era berean, Euskal Ekonomisten Elkargoak burututako ekonomisten gaitasun profesionalen ikerketarekin bat, irakasgai honen gaitasunen lorpenak ikasleek ondorengo hauek lantzea ahalbidetzen du: taldeko lana, bakarkako lana, egoera eta inguru berri latzei egokitzea, eta arazoak tratatzeko eta konpontzeko ikuspegi multidisziplinarra.
Norentzat
Enpresa eta ekonomia arloko unibertsitateko ikasleentzat oro har, eta Negozioen Kudeaketako Gradukoentzat eta Negozioen Kudeaketa + Lan Harreman eta Giza Baliabideak gradu bikoitzekoentzat bereziki.
Edukia
Lan hau bi zatitan banatuta dago:
- Kostuak eta Kudeaketa irakasgaiko oinarrizko kontzeptu teorikoak.
- Kostuak eta Kudeaketa irakasgaiko ariketa praktikoen enuntziatuak.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Kostuen eta kudeaketaren kontabilitatea
pdf, 27 MB