Makroekonomiarako Sarrera
Egileak
Helburuak
Makroekonomiaren eremuan sartu eta ez galtzeko gida mardul bat paratu dugu. Adierazle makroekonomiko nagusiak (barne produktu gordina, nazio errenta, langabezia, inflazioa, interes-tasa, etab.), hainbat aldiz entzunak baina hain ezezagunak, biluztu ditugu, eta elkarren arteko harremanak bistaratu. Adierazle horiei eragiteko politika batzuk ere aztertu ditugu (bereziki politika fiskala eta diru-politika).
Norentzat
Liburuxka hau unibertsitateko ikasmaterial gisa taxutu dugu eta, izenburuak berak aditzera ematen duenez, makroekonomiaren etxean sartzeko atari moduko bat da. Atari zabal eta erosoa, ikasleari makroekonomiaren etxeko gainerako gela eta txokoetara joateko bideak irekiko dizkiona.
Orobat, unibertsitateko ikasle izan nahiz ez, hedabideetako berri ekonomiko nagusiak taxuz ulertu eta jarrera kritikoz hausnartu nahi duen orori baliagarria izango zaio, ezbairik gabe.
Edukia
Edukia zortzi gaitan egituratu dugu: aurrenekoak aurkezpen edo sarrera lana egiten du; hurrengo zazpi gaientzat abiapuntua da. Izan ere, hortik abiatuta, gairik gai zientzia makroekonomikoaren nondik norako nagusiak bistaratzen ahalegindu gara (BPG, politika fiskala, diru-politika, eskari eta eskaintza agregatuak, langabezia, inflazioa, etab.), azalpen sinpleetatik hasi eta ikuspegi aberats eta konplexuetarainoko bidea eginez, urratsez urrats, errealitatera hurbilduz etengabe. Gure ibilian bidelagun, eredu eta tresna keynestarrak izan ditugu gehienbat lagun, baina bestelako teoria batzuei ere uko egin gabe. Horrez gain, pasadizo eta bitxikeria historikoak ere maiz plazaratu ditugu, testu nagusiaren sostengu eta argigarri. Tarteka, zenbait ariketa ere txertatu ditugu, baita haien ebazpenak ere.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Makroekonomiarako Sarrera
pdf, 2 MB