Marketin erabakiak
Egileak
Virginia Rincón Diez, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Finantza Ekonomia II saileko irakaslea.
Helburuak
Lan honen helburua enpresen marketin-erabakiak hartzerakoan kontuan izan beharreko gaiak planteatzea da. Horretarako, marketin-tresnak aurkezten ditu, lau talde nagusitan sailka daitezkeenak: produktu-erabakiak, prezio-erabakiak, banaketa-erabakiak eta komunikazio-erabakiak. Ikasmaterial honek Marketineko Graduko Produktu eta Prezio Erabakiak irakasgaian eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko Merkataritza Zuzendaritza: Politikak irakasgaian lantzen diren zenbait eduki teoriko jasotzen ditu.
Norentzat
Material hau Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko bigarren mailako ikasleei zuzenduta dago, Merkataritza Zuzendaritza: Politikak nahitaezko irakasgaian erabiltzeko. Marketineko Graduko Produktu eta Prezio Erabakiak nahitaezko irakasgaiko ikasleentzat ere baliagarria izan daiteke.
Edukia
1. Produktuak, zerbitzuak eta marka-estrategiak
2. Produktu berrien garapena eta produktuen bizitza zikloaren estrategiak
3. Produktuen prezioak nola finkatu
4. Prezio-estrategiak
5. Banaketa-kanalak eta hornikuntza-katea nola kudeatu
6. Marketineko komunikazio-estrategia integratua
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Marketin erabakiak
pdf, 4 MB