Marketin mixaren oinarri aplikatuak
Egileak
Unai Tamayo Orbegozo, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasle titularra.
Helburuak
Liburu honen bitartez erakundeek, eta bereziki enpresek, hartu beharreko merkataritza-erabakietan sakontzen da. Hauexek dira azpihelburuak:
- Merkataritza Zuzendaritzako tresnak ezagutzea. Hala, bada, produktu, prezio, banaketa eta komunikazio alorreko erabakiak nola hartu ikasiko da.
- Merkataritza-erabakiek erakundeetan daukaten garrantziaz jabetzea. Merkataritza-erabakien eta erakundearen beste sailetako erabakien artean dauden loturak ulertzea.
- Merkataritza-erabakiak marketin-plangintzarekin eta kontrolarekin integratzea.
Norentzat
Liburu hau Merkataritza Zuzendaritza: Politikak irakasgaiko ikasleentzat bereziki pentsaturik dago. Irakasgai horrek lehen lauhilekoan ematen den Merkataritza Zuzendaritza: Sarrera irakasgaian azaltzen den oinarrizko ikuspegia osatzen du. Oro har, merkataritza-arloko ikaslearen prestakuntza bigarren mailako lehenengo lauhilekoan hasten da, Merkataritza Zuzendaritza irakasgaian egindako sarreraren bidez.
Liburu honek Marketin Mixaren ikuspegi gaurkotu eta integrala eskaintzen du, eta ikasketa-prozesu eta sistema berrietara egokitzeko egituratuta dago. Izatez, curriculum berriak irakaskuntza eta ikaskuntza-prozesuetan lanbiderako gaitasunak garatzea du xede.
Unibertsitateko graduek, beren ikasketa-planean, ikasleen gaitasun espezifikoez gain zeharkako gaitasun batzuk ere eduki behar dituzte kontuan, graduatuek lanbidean zuzenean jarduteko beharrezkoak izango direnak.
Merkataritzako edukietan gehiago sakontzen da 3. eta 4. mailako Merkataritza Zuzendaritzako curriculum-lerroaren marketineko irakasgai espezifikoekin (Merkataritza Ikerkuntza, Marketin Zuzendaritza, eta abar).
Gida honen bitartez, Merkataritza Zuzendaritzako eduki espezifikoak ikasteaz gain, gaitasun horiek jorratzeko eta garatzeko aukerak ematen dira, proposatzen diren jardueren, irakurgaien, kasuen ebazpenen eta abarren bitartez
Edukia
Merkataritza Zuzendaritza eta Marketin Mixaren Oinarrien aplikaziorako gida.
- Kontzeptuen definizioa
- Kasu eta adibideen garapena
- Jarduera aplikatuen proposamena
- Ariketen garapena eta ebazpena
- Bideo eta dokumentalei buruzko hausnarketa
- Autoebaluaziorako gida
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Marketin mixaren oinarri aplikatuak
pdf, 11 MB