Merkataritza-ikerkuntzari sarrera
Egileak
Virginia Rincón Diez, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Finantza Ekonomia II saileko irakaslea.
Jon Charterina Abando, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Finantza Ekonomia II saileko irakaslea.
Koordinatzailea: Virginia Rincón Diez
Helburuak
Lan honen helburua da transmititzea zer erabilgarritasun duen merkataritza-ikerkuntzak marketin-erabakiak hartzen laguntzeko. Merkataritza-ikerkuntza baten etapak planteatzen ditu, eta informazioa biltzeko iturri eta metodoen ikuspegi zabala eskaintzen du, marketineko profesionalen jardueran tresna horiek duten garrantzia adieraziz. Ikasmaterial honek Marketineko Graduko Merkataritza Ikerkuntza: Sarrera irakasgaian lantzen diren eduki teorikoak jasotzen ditu.
Norentzat
Material hau Euskal Herriko Unibertsitateko Marketineko Graduko hirugarren mailako ikasleei zuzenduta dago, Merkataritza Ikerkuntza: Sarrera nahitaezko irakasgaian erabiltzeko. Marketineko Graduko Merkataritza Ikerkuntza Aplikazioak nahitaezko irakasgaiko ikasleentzat ere baliagarria izan daiteke.
Edukia
1. Merkataritza-ikerkuntzaren kontzeptua eta diseinua
 2. Merkataritza-ikerkuntza egiteko informazio-iturria
 3. Informazioa biltzeko teknika kualitatiboak
 4. Informazioa biltzeko teknika kuantitatiboak
 5. Galde sorten diseinua
 6. Laginketa-teknikak
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
                              
                            
                              Merkataritza-ikerkuntzari sarrera
                            
                            
                            pdf, 1 MB