Mikroekonomia I. Gelan lantzeko ikasmaterialak
Egileak
Andoni Maiza Larrarte. Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola. Ekonomia Aplikatua I Saila. Helbide elektronikoa: joseantonio.maiza@ehu.es. Telefonoa: 943018162.
Eduki gehienak Zurbanok (1989), eta Ansa, Castrillón eta Francok (2011) prestatutako ikasmaterialetatik hartu dira. Egileak aurkezpenerako moldatuak.
Helburuak
- Mikroekonomiaren oinarrizko kontzeptuak irakastea.
- Kontzeptu nagusiak modu argian eta erakargarrian azaltzea.
- Gelan ikasleen parte-hartzea sustatzea.
Norentzat
Ikasmaterial hauek egokiak dira mikroekonomiaren oinarrizko kontzeptuak ikasten edo irakasten ari direnentzat. Materialak gelan erabiltzeko prestatu dira, baina egokiak izan daitezke bakarka lantzeko ere.
Edukia
Mikroekonomiaren oinarrizko kontzeptuak lantzeko sei PowerPoint fitxategi prestatu dira, fitxategi bat jorratutako gai bakoitzeko. Gai bakoitzean lehendabizi kontzeptuak azaltzen dira (irudien, bideoen eta grafikoen laguntzarekin), eta, ondoren, kontzeptu horiek finkatzeko ariketak proposatzen dira.
- 1. gaia. Oinarrizko kontzeptuak.
- 2. gaia. Merkatua.
- 3. gaia. Elastikotasuna.
- 4. gaia. Kontsumitzailearen hautapenaren teoria.
- 5. gaia. Enpresaren teoria. Epe laburra.
- 6. gaia. Enpresaren teoria. Epe luzea.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.