Mikroekonomiarako Sarrera
Egileak
Xabier Gainza Barrenkua Ekonomia Analisiaren Oinarriak I departamentuko irakaslea da Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Lamberto Benito del Valle Eskauriaza Industria Ekonomia departamentuko irakaslea da Bilboko Enpresa Ikasketen Eskolan.
Helburuak
Testuliburu honen helburua mikroekonomiaren ikuspegi orokorra eskaintzea da, Enpresa Eskoletako ikasleek Ekonomia Politikoa I ikasgaiari egokituta dagoen materiala eskura izan dezaten.
Norentzat
Batez ere, Enpresa Eskoletan lehenengo ikasturtea euskaraz ikasten duten ikasleentzat. Hala ere, mikroekonomiarako sarrera bat izanik, beste ikasle batzuentzat ere erabilgarria izan daiteke, mikroekonomiaren oinarrizko kontzeptuak lantzen baitira.
Edukia
Material hau 4 gaitan banatuta dago. Lehenengo gaian ekonomiaren ikuspegi orokor bat lantzen da, ikasleek ekonomia zer den ikus dezaten. Bigarren gaiarekin merkatuaren analisia hasten da. Gai honetan eskaria, eskaintza eta oreka aztertzen dira. Hirugarren gaian elastikotasuna lantzen da, elastikotasuna hainbat aplikazio dituen kontzeptua baita. Azkenik, merkatuan sortzen diren akatsak aztertzen dira eta baita Estatuak merkatuan esku-hartzeko dituen tresna ezberdinak.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Mikroekonomiarako Sarrera
pdf, 0 MB