Nazioarteko Finantzak

Egileak

Aitziber Lertxundi Lertxundi, Finantza Ekonomia II saila, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola. Helbide elektronikoa: aitziber.lertxundi@ehu.es. Telefonoa: 943 01 5185

Alaitz Mendizabal Zubeldia, Finantza Ekonomia II saila, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola. Helbide elektronikoa: alaitz.mendizabal@ehu.es. Telefonoa: 943 01 5773

Helburuak

Ikasmaterial honen helburua da Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko Nazioarteko Finantzak irakasgaiko ikasleentzako eskuliburu bat osatzea. Irakasgai horretan, kanbio-arriskuaren kudeaketa eraginkorra egiteko edukiak irakasten zaizkie ikasleei. Kontuan izanda zer-nolako indarra hartu duten enpresen nazioartekotze-prozesuek azken hamarkadan, gaur egun oso garrantzitsua da nazioartean aritzen diren enpresek finantza-gestio egokia egitea nazioartean. Gai horren inguruan liburu ugari idatzi da, baina euskaraz egindako argitalpenak oso urriak dira. Lan honekin hutsune hori bete nahi izan dugu, oinarrizko kontzeptuak ariketa praktikoekin laburbiltzen dituen eskuliburu bat eskainiz.

Norentzat

Ikasmaterial hauek batez ere Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan Nazioarteko Finantzak irakasgaia ikasten ari diren ikasleentzat dira.

Edukia

1. ATALA: NAZIOARTEKO FINANTZEI BURUZKO SARRERA
1.1. NAZIOARTEKO FINANTZA-SISTEMA
1.2. AIPAMEN HISTORIKOA: NAZIOARTEKO DIBISA-SISTEMA
1.3. NAZIOARTEKOTZEAREN ERAGINA ENPRESEN FINANTZA-KUDEAKETAN

2. ATALA: ESKURAKO KANBIO-MERKATUA
2.1. SARRERA
2.2. KANBIO-MERKATUA
2.3. ESKURAKO KANBIO-TASA
2.3.1. Aldebiko kanbio-tasa: modu zuzena eta zeharkakoa
2.3.2. Kanbio-tasa eroslea eta saltzailea
2.3.3. Kanbio-tasa zuzenak eta gurutzatuak
2.4 ARBITRAJEA ESKURAKO KANBIO-MERKATUETAN

3. ATALA: EPERAKO KANBIO-MERKATUA
3.1. SARRERA
3.2. EPERAKO KANBIO-TASA
3.3. INTERESEN PAREKOTASUN ESTALIA

4.ATALA: KANBIO-TASAREN ZEHAZPENA
4.1. SARRERA
4.2. ESKURAKO KANBIO-TASAREN ZEHAZPENA: FAKTORE AZALTZAILEAK
4.3. KANBIO-TASEN ZEHAZPENARI BURUZKO TEORIAK
4.3.1. Eskuratze-ahalmenaren parekotasunaren teoria (EAP)
4.3.2. Interes-tasen parekotasaren teoria
4.3.3. Fisherren teoria (itxia)
4.3.4. Espektatiben teoria
4.3.5. Nazioarteko Fisherren teoria (irekia)

5.ATALA: KANBIO-ARRISKUA
5.1. SARRERA
5.2. KANBIO-ARRISKUA ETA KANBIO-ARRISKUAREKIKO ESPOSIZIOA
5.2.1. Kontzeptua eta hura neurtzeko zenbait era
5.2.2. Kanbio-arriskuarekiko esposizioa
5.3. ENPRESAREN KANBIO-ARRISKUA
5.3.1. Translazio-esposizioa
5.3.2. Eragiketa-esposizioa
5.3.3. Esposizio ekonomikoa

6. ATALA: KANBIO-ARRISKUAREN KUDEAKETA: ESTALDURA-TEKNIKAK
6.1. SARRERA
6.2. KANBIO-ARRISKUAREN KUDEAKETA: PLANTEAMENDU OROKORRA
6.3. EZ ESTALTZEAREN AUKERA vs ESTALTZEAREN AUKERA
6.3.1. Kanbio-arriskuaren estaldura ez kontratatzeko arrazoiak
6.3.2. Kanbio-arriskuaren estaldura kontratatzeko arrazoiak
6.4. KANBIO-ARRISKUAREN ESTALDURA-TEKNIKAK
6.4.1. Kanbio-arriskuaren autoestaldura, edo estaldura-teknika eskurako merkatuan edo spot merkatuan.
6.4.2. Kanbio-arriskuaren kontratuzko estaldurak
6.4.2.1. Kanbio-arriskuaren estaldura-teknikak eperako merkatuan edo forward merkatuan
6.4.2.2. Kanbio-arriskuaren estaldura-teknikak diru-merkatuan
6.4.2.3. Kanbio-arriskuaren estaldura-teknikak futuroen merkatuan
6.4.2.4. Kanbio-arriskuaren estaldura-teknikak opzioen merkatuan

BIBLIOGRAFIA
WEBGUNE INTERESGARRIAK
ALDIZKARIAK
KASU BATEN AZTERKETA: CAF KASUA
IRAKURGAIAK ETA LANKETARAKO GALDERAK

Urtea

2014

Gaia

Finantza

ISBN

978-84-9860-937-0

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.