Nazioarteko negozioak (testuinguruak eta sarrera motak)
Egileak
Iñaki Esparta Soloeta. Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako irakaslea. Industria Ekonomia saila. Helbide elektronikoa: i.espartasol@ehu.es. Telefonoa: 946014760
Helburuak
Gure inguruko unibertsitateetan ez da oraintsu arte ohikoa izan nazioarteko negozioei loturiko irakasgairik eskaintzea. Bai, aldiz, herrialde anglosaxoietako unibertsitateetan. Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan Negozioen Kudeaketako Gradua ezartzean, guztiz egokitzat jo zen nazioartean negozioetan aritzeko beharrezko diren gaitasunak lantzea titulazioan zehar.
Nazioarteko Negozioak irakasgaiaren alde teorikoa izan da aztergai lan honetan. Alde batetik, enpresek negozioak egiterakoan nazioartean aurkitu ditzaketen testuinguruak (politikoak, ekonomikoak, legalak, kulturalak zein etikari loturikoak). Eta, bestetik, enpresek beste herrialde batzuetara sartzeko erabiltzen dituzten bi modu nagusiak; alegia, esportazioa eta atzerriko inbertsio zuzena.
Ikasketak amaitu ondoren nazioarteko negozioen munduan aritzeko, beharrezkoa da eremu horri loturiko gaitasunetan trebatzea ikasleak ikasprozesuan zehar. Argitalpen honen helburua izan da xede hori lortzeko lagungarri izango den materiala eskaintzea.
Norentzat
Ikasmaterial hau Negozioen Kudeaketako Gradurako sortu da bereziki, nazioarteko negozioen alderdiak eta eskakizunak lantzeko helburuarekin. Hala ere, erabilgarri izan daiteke enpresa-ikasketekin lotura duten titulazioetan, eta, oro har, nazioarteko negozioen testuingurua aintzat hartzen dutenetan.
Edukia
1. gaia. Nazioarteko negozioak
1. Sarrera
2. Nazioarteko negozioak praktika moduan
3. Nazioarteko Negozioak unibertsitateko irakasgaia
4. Enpresentzat, zailagoa da nazioartean aritzea?
2. gaia. Nazioarteko negozioen testuinguru politikoak
1. Sarrera
2. Sistema demokratikoa ala totalitarioa du herrialdeak?
3. Demokraziaranzko joera nagusituz joan da munduan?
4. Sistema politiko demokratikoak gehitu egingo dira etorkizunean?
5. Munduko ordena berria
6. Arrisku politikoa
3. gaia. Nazioarteko negozioen testuinguru ekonomikoak
1. Sarrera
2. Ideologia ekonomikoak
3. Sistema ekonomiko motak
4. Politika ekonomiko nagusiak
5. Globalizazio ekonomikoa
4. gaia. Nazioarteko negozioen testuinguru legalak
1. Sarrera
2. Sistema legalaren motak
3. Herrialdea zuzenbidezko estatua izateak negozioetarako duen garrantzia
4. Enpresen jarduna eta herrialdeen legedia
5. gaia. Nazioarteko negozioen testuinguru kulturalak
1. Sarrera
2. Kultura: garrantzizko aldagaia enpresentzat
3. Kluster kulturalak eta distantzia kulturala
4. Testuinguru urriko eta testuinguru zabaleko kulturak
5. Enpresen jarrera motak kultura berri bat dela eta
6. Kultura nazionalaren dimentsioak
7. Kulturari loturiko gaiak
6. gaia. Etika nazioarteko negozioetan
1. Sarrera
2. Zergatik komeni zaie enpresei jokabide etikoa?
3. Zer da etika?
4. Jokabide etikoaren oinarriak
5. Etikari loturiko gaiak nazioarteko negozioetan
7. gaia. Esportazioa
1. Nola sartu nazioarteko merkatuetara: esportazioa
2. Zer da esportazioa?
3. Ondasunen eta zerbitzuen esportazioa
4. Gobernuek esportazioak bultzatzen dituzte
5. Esportatzen hasi: plangintza eta kasualitatea
6. Ibilbideak esportatzerakoan
7. Esportazioari loturiko eragiketak
8. Esportatzeko hiru modu
9. Esportazioen logistika: garraio-enpresa tradizionaletatik logistika integraleko enpresetara 10. Incoterms
11. Esportazioari loturiko dokumentuak
12. Esportaziorako finantziazioa lortzearen garrantzia
13. Esportazioen ordainketa
14. Merkataritza-politikaren tresnak esportazioak oztopatzeko eta bultzatzeko
15. Esportazioaren abantailak eta desabantailak
8. gaia. Atzerriko inbertsio zuzena
1. Sarrera
2. AIZ eta zorroko inbertsioa
3. AIZ zedarrituz
4. AIZ sarrerak eta irteerak
5. AIZ: fluxua eta stocka
6. AIZ motak: inbertsio berria eta enpresa-erosketak
7. Inbertsio berria ala erosketa?
8. Filialen jabetza osoa?
9. AIZ bultzatzen duten faktoreak
10. AIZri buruzko jarrerak
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Nazioarteko Negozioak
pdf, 1 MB