Nazioarteko negozioak (herrialdeen analisirako adierazleak)
Egileak
Iñaki Esparta Soloeta. Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako irakaslea.
Industria Ekonomia saila.
Helbide elektronikoa: i.espartasol@ehu.es. Telefonoa: 946014760
Helburuak
Ikasmaterial honen helburua izan da nazioarteko negozioei buruz aurretik argitaratutako ikasmaterialari segida ematea. Aurreko horrek [Nazioarteko negozioak (testuinguruak eta sarrera motak)] diziplinaren alde teorikoa zuen aztergai, nazioartean ari diren enpresek aurki ditzaketen testuinguruak (ekonomikoa, politikoa, legala, kulturala...) eta atzerriko herrialdeetara sartzeko dituzten modu nagusiak (esportazioa eta atzerriko inbertsio zuzena) landuz.
Nazioarteko negozioak (herrialdeen analisirako adierazleak) izena duen argitalpen berri honek izaera praktikoagoa edo aplikatuagoa dauka. Aurreko materialean oinarrituz, orain asmoa herrialdeen azterketa zehatzagoak egitea da, eta horretarako enpresa-munduan erabiltzen diren adierazleak landuko dira. Azken helburua da nazioartean aritu beharko duten ikasleei atzerriko errealitatea aztertzeko tresnak eskaintzea.
Norentzat
Ikasmaterial hau, aurrekoa bezala, Negozioen Kudeaketako Gradurako sortu da, eta, bereziki, nazioarteko testuingurua lantzen dutenentzat. Beraz, atzerriko herrialdeak jomugan dituen edonork aurkitu ahalko du zerbait baliagarria material honetan.
Edukia
1. gaia: Populazio-adierazleak
2. gaia: Herrialdeen tamaina ekonomikoaren adierazleak
3. gaia: Garapen-mailaren adierazleak
4. gaia: Aldagai makroekonomikoak
5. gaia: Ordainketa-balantza
6. gaia: Lan-faktoreari loturiko adierazleak
7. gaia: Lehiakortasuna
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Nazioarteko Negozioak
pdf, 1 MB