Urteko kontuen baterakuntza: teoriaren oinarrietatik aplikazio praktikora
Egileak
Izaskun Ipiñazar Petralanda eta Igor Alvarez Echeverria. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasle doktore titularrak dira.
Helburuak
2007. urtean, enpresa taldeei eta urteko kontu bateratuei buruzko gaietan murgilduta geunden lau irakaslek Urteko Kontuen Baterakuntzarako Oinarrizko Gidaliburua argitaratu genuen Elhuyarrekin (J. Ignacio Martínez Churiaque, J. Manuel Rodríguez Molinuevo, Igor Alvarez Etxebarria eta Izaskun Ipiñazar).
Garai hartan Kontabilitate Egoeren Finkapenerako ikasgaian (gaur egun, Kontabilitate Egoera Orrien Baterakuntza) ziharduten irakasleek enpresa taldeen inguruan zegoen materialen hutsunea osatzea izan zuten helburu. Ez bakarrik ikasleei laguntzeko, baita enpresa taldeen inguruan oinarrizko jakintza lortu nahi zutenentzat ere, batez ere enpresa taldeek osatu eta prestatu beharreko kontabilitate-informazioa ulertzeari dagokionez.
Ordutik hona, enpresa taldeen arloan aldaketa ugari izan dira, eta gure helburua da 2007an egindako lana indarrean dagoen gaurko legedira egokitzea. Hamar urte hauetan legedia hainbat aldiz aldatu da, eta uste dugu garaia dela Oinarrizko Gidaliburuaren edukia egokitzeko. Elhuyarrekin egindako lana erabili dugu oinarritzat, eta, hainbat zati agian oso antzera geratu badira ere, beste batzuek aldaketa sakonak izan dituzte.
Egile taldean ere aldaketak izan ditugu, baina ezin izango genuen aurrera jarraitu J. Ignacioren eta J. Manuelen laguntzarik gabe. Eskerrik asko bioi.
Norentzat
Material teoriko-praktiko hau enpresa taldeen ezaugarriak eta informazio finantzarioa ezagutu nahi dutenentzat dago prestatuta, baina bereziki Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko “Kontabilitateko Egoera Orrien Baterakuntza” irakasgaiko ikasleei zuzenduta dago, bai Sarrikon, bai Gipuzkoako Atalean, bai Arabako atalean dauden guztiei.
Edukia
Materiala eduki teorikoak eta praktikoak osatzen dute. Arauz finkatzen diren kontzeptuak eta eskakizunak azalpen praktikoekin laguntzen dira enpresa taldeen gaur egungo egoera ulergarriagoa izan dadin.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.