Zergen eta langileen kudeaketa enpresa txiki eta ertainetan

Egileak

Zaloa Sámano Cobián, Enpresa eta Ekonomia Fakultateko (Elkanoko sekzioa) irakasle elkartua da.

Robert Ugalde Zabala, Enpresa eta Ekonomia Fakultateko (Elkanoko sekzioa) irakasle bitarteko lan-kontratuduna da.

Helburuak

Ikasmaterial hau Negozioen Kudeaketako ikasleei enpresa bat kudeatzeko Gizarte Segurantza eta Ogasuna arloan jakin beharreko jakintza minimoak ulertzeko asmoz eginda dago. Enpresa baten eguneroko betebehar fiskalak eta lan-arlokoak aztertu, zer egin eta non bilatu ikasteko helburu nagusia du.

Norentzat

Negozioen Kudeaketako ikasleentzat.

Edukia

Enpresa bat sortzeko asmoa dagoenetik, hura sortzeko eta eguneroko ekintzen aurrean zer egin behar duen eta informazioa non bilatu behar duen. Gizarte Segurantza eta Ogasunarekin lotuta dauden ekintzak.

Urtea

2021

Gaia

Enpresa

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.