Ebidentzian oinarritutako erizaintzan murgilduz

Egileak

Naia Hernantes Colias eta Ainitze Labaka Etxeberria (UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasleak)

Helburuak

Ikasmaterial honetan, Ebidentzian Oinarritutako Erizaintzara (EOE) gerturatzea izango da helburua. Horretarako, EOEren jatorria eta EOE osatzen duten bost faseak garatuko dira: 1) Ikerketa-galdera prestatzea: ikerketa-galderaren formulazioa, pazientearen balorazioa egitean sortutako zalantzak edo informazio-beharrak galdera erantzungarri bihurtzea; 2) Ebidentziaren bilaketa: planteatutako galderari erantzuteko informazio zientifiko onena aurkitzea, bilaketa sistematiko eta egituratutako prozedura baten bidez; 3) Ebidentziaren irakurketa eta balorazio kritikoa: identifikatutako informazioaren baliozkotasuna eta erabilgarritasuna zehaztea da, irakurketa kritikoa eginez, informazio garrantzitsua hautatu ahal izateko; 4) Aurkitutako ebidentzia inplementatu: hautaturiko artikuluak kritikoki aztertu ondoren eta gure praktika klinikoa aurrera eramateko zer artikulutan oinarritu beharko genukeen dakigunean dator fase hau; 5) Inplementatu duguna ebaluatu: ebidentzia enpiriko onenaren arabera testuinguru klinikoan aplikatu ditugun aldaketen eragina ebaluatzea funtsezkoa da.

Norentzat

Bereziki Euskal Herriko Unibertsitateko Erizaintzako graduko ikasleei zuzendua da materiala, baina gaian interesa duen edonorentzat izan daiteke egokia.

Edukia

Sei atal nagusitan banatu dugu ikasmateriala:

  1. Ebidentzian Oinarritutako Erizaintzaren jatorria
  2. Ebidentzian Oinarritutako Erizaintzaren faseak
  3. Ikerketa-galdera prestatzea
  4. Ebidentziaren bilaketa
  5. Ebidentziaren irakurketa eta balorazio kritikoa
  6. Aurkitutako ebidentzia inplementatu
  7. Inplementatu duguna ebaluatu

Urtea

2023

Gaia

Erizaintza

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.