Teoriaren eraikuntza erizaintzan

Egileak

Ainitze Labaka Etxeberria eta Naia Hernantes Colias (UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasleak, Erizaintza II Saila)

Helburuak

Pazienteen nahiz pertsona osasuntsuen ongizatean gertatzen dena ulertu eta egoera horren inguruko hipotesiak proposatu eta egiaztatzeko oinarrizko erremintak dira kontzeptuen analisia eta teorien garapena, eta beharrezkoa da Erizaintzako ikasleek horien erabilera ezagutzea laneko egunerokoan txertatzeko. Hori dela eta, ikasmaterial honetan, honako bi gai nagusi hauek landuko dira azalpen laburren, adibideen eta ariketen bidez: 1) Teorien nolakotasuna eta osagaiak. 2) Teoriaren eraikuntzarako gerturatzeak eta estrategiak Erizaintzan.

Norentzat

Bereziki Euskal Herriko Unibertsitateko Erizaintzako graduko ikasleei zuzendua da materiala, baina gaian interesa duen edonorentzat izan daiteke egokia.

Edukia

Lau azpiataletan banatu dugu ikasmateriala:

  1. Teoria baten osagaiak.
  2. Kontzeptuak erizaintzan.
  3. Metaparadigma eta teoria motak abstrakzio-mailaren arabera.
  4. Teoriaren eraikuntzarako gerturatzeak.
  5. Teoriaren eraikuntzarako estrategiak.

Zortzi adibide praktiko eta beste zortzi ariketa topatuko ditu irakurleak teoriarekin tartekatuta, ikasketa-prozesua gidatu eta arintzeko asmoz. 

Urtea

2023

Gaia

Erizaintza

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.