Elikadura eta dietetika komunitarioa
Egileak
Helburuak
- Dietista-nutrizionistei dietak diseinatzeko eta menuak planifikatzeko metodo praktikoren batzuk azaltzea, haiek eguneroko lanean erabili ahal izateko. Gainera, testu honetan agertuko den informazioa osasunaren arloko hainbat esparrutan erabilgarria izan daiteke, profesionalentzat zein gaixoentzat.
- Zenbait sailetako ezagutzak batzea: batetik, Gizarte Psikologia saila eta, bestetik, Dietetika eta Nutrizioa saila.
Norentzat
Giza elikadura eta dietetikan diplomatuak izango direnentzat zuzendua, ikaslea elikadura-hezitzaile izan daiteke gerora; beraz, lagungarri izango ditu ikasmaterialean azaltzen diren ezagutzak.
Edukia
Batetik, elikadura komunitarioari dagokionez, hainbat kontzeptu nagusi landuko dira, hala nola nutrizio-hezkuntza; horretan, osasunerako hezkuntza, osasunaren sustapena, elikaduraren eta nutrizioaren arloko hezkuntza azaltzen dira. Bestetik, hainbat nahasteren deskribapena (obesitatea, gehiegizko irensketa konpultsiboa, bulimia eta anorexia), azalpen-ereduak, jokabidea aldatzeko teknikak, tratamendua eta prebentzioa. Ondoren, kasu praktikoak landuko dira; ariketa horietako batzuen soluzioak ikaste-prozesua errazteko izango dira. Beraz, irakurleek, egoera fisiologiko konkretu bakoitzaren beharrak kontuan hartuta, dieta orekatuak prestatzen ikasiko dute.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Elikadura eta dietetika komunitarioa
pdf, 1 MB