Elikadura-portaeraren fisiologia

Egileak

Leyre Echeazarra, Monica Gallego, Beatriz Apellaniz, Oscar Casis, Enrique Echevarria

Helburuak

Material hau hainbat gaitasun lortzeko garatu da:

  • Gosearen, egarriaren, asetasunaren eta asetze-prozesuaren mekanismo homeostatikoak ulertzea.
  • Ahorakinaren mekanismo hedonikoak ulertzea.
  • Pertsona batzuek modu orekatuan elikatzeko duten zailtasuna ulertzea, besoek ahorakina mugatzeko duten zailtasuna ulertzea.

Norentzat

Ikasmaterial hau Farmazia eta Giza Nutrizio eta Dietetika graduetan irakasten den “Giza Fisiologia” eta “Jatearen eta Edatearen Inguruko Jokabidearen Fisiologia” irakasgaien programaren zati bat aurrera eramateko euskarria da.

“Giza Fisiologia” irakasgaia aipatutako graduetako 2. mailako ikasleei zuzenduta dago. Irakasgai honetan, giza gorputzaren organoek eta sistemek (digestio-aparatua barne) nola funtzionatzen duten eta homeostasia mantentzeko helburuarekin nola integratzen diren ulertzeko oinarriak eskuratzen dira.

“Jatearen eta Edatearen Inguruko Jokabidearen Fisiologia” irakasgaia aldiz, Giza Nutrizioko eta Dietetikako graduko azken mailetako ikasleentzat diseinatuta dago. Irakasgai honetan, gosea, egarria, asetzea eta asetasuna arautzen dituzten mekanismo fisiologikoak deskribatzen ditugu, eta zergatik eta nola jaten eta edaten dugun ulertzen da.

Elikadura- eta edateko-portaeraren fisiologiari buruz ikastea funtsezkoa da farmazialarientzat, gosea, egarria eta asetasuna erregulatzen dituzten mekanismo fisiologikoek eta neurologikoek farmakoekin nola elkarreragiten duten ulertzeko aukera ematen baitio. Hau ezinbestekoa da tratamendu farmakologikoak optimizatzeko, farmako batzuek elikadura- eta edateko-portaeran eragin zuzena duten bigarren mailako efektuak izan ditzaketelako, hala nola, gosearen aldaketak, pisuaren igoera edo jaitsiera, likidoen atxikipena edo deshidratazioa. Gainera, ezagutza horrek farmazialariari aukera ematen dio pazientea ikuspegi integraletik lantzeko, farmakoterapia ez ezik, elikadura-ohiturek eta hidratazioak tratamenduaren eraginkortasunean eta osasun orokorrean nola eragin dezaketen kontuan hartuz.

Bestetik, pertsonen elikadura-portaera eta portaera dipsikoaren berezitasunak ulertzeak pazienteekin enpatizatu, dietarekiko atxikidura hobetu eta, azken finean, pazienteen osasuna hobetzen lagunduko du. Beraz, jakintza-arlo hori funtsezkoa da dietistaren/nutrizionistaren etorkizuneko jardun profesionalerako.

Edukia

  1. Elikadura-portaeraren ikuspegi orokorra.
  2. Ahorakinaren erregulazio homeostatikoa: konpentsatutako faktoreak.
  3. Ahorakinaren erregulazio ez-homeostatikoa: konpentsatu gabeko faktoreak.
  4. Elikadura-portaeraren garun-kontrola.
  5. Elikadura-portaera estres egoeretan eta ariketa fisikoan.
  6. Elikadura-portaera zahartzaroan.
  7. Elikadura-portaeraren desoreka.
  8. Portaera dipsikoaren fisiologia.

Urtea

2025

Gaia

Giza nutrizioa eta dietetika

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.