Miaketa fisiologikorako gida praktikoa
Egileak
- Leyre Echeazarra Escudero
- Beatriz Apellaniz Unzalu
- Mónica Gallego Muñoz
- Oscar Casis Saenz
- Enrique Echevarria Orella
Helburuak
Giza Fisiologia Osasun Zientzien arloetako hainbat gradutan irakasten da. Gradu horietan guztietan nahitaezko edukia da; beraz, funtsezkoa da unibertsitate-ikasketa horietan. Irakasgaian, gehienbat, ikasten da giza gorputzaren organoek eta sistemek nola funtzionatzen duten eta nola integratzen diren homeostasia mantentzeko.
Sistema eta aparatu horien funtzionamendua aztertzeko eta ulertzeko funtsezkoak dira proba funtzionalak. Ildo horretatik, laborategian testuinguru erreal batean esperimentatzea oso baliagarria da ikaskuntza esanguratsua lortzeko. Hain zuzen ere, laborategi-praktikek aukera ematen diote ikasleriari honako hauetarako:
- Teoria errealitate fisiologikoarekin lotzeko/erlazionatzeko.
- Aldakortasun biologikoa eta datuen interpretazioa ulertzeko.
- Gaitasun esperimentalak garatzeko.
- Metodo zientifikoa aplikatzeko.
- Zeharkako gaitasunak garatzeko, hala nola komunikazioa eta pazientearekiko harremana, elkarlana eta arazoen ebazpena.
Norentzat
Baliabide hau ikasleentzako, irakasleentzako eta eta gaian interesa duen edonorentzako erreferentzia-gida gisa aurkezten da, eta helburu du unibertsitate-irakaskuntzan euskararen erabilera normalizatzen laguntzea.
Edukia
Ikasmaterial honetan Giza Fisiologia (25196) irakasgaian gauzatzen ditugun saio praktikoak aurkezten dira, Farmazia eta Giza Nutrizioa eta Dietetika graduetan ematen ditugunak, beste gradu batzuetan ere lagungarri izan daitezen. Saio praktikoetan egiten diren proba funtzionalak erlazionatuta daude hainbat aparatu eta sistemaren fisiologiarekin, hain zuzen ere:
- praktika. Elektroentzefalografia.
- praktika. Elektromiografia.
- praktika. Erreakzio-denborak.
- praktika. Poligrafoa.
- praktika. Biofeedbacka.
- praktika. Elektrokardiografia.
- praktika. Bihotz-emaria.
- praktika. Bihotz-auskultazioa.
- praktika. Presio arteriala.
- praktika. Espirometria.
Aurreko praktikak modu argi eta egituratuan gauzatzeko gida bat eskaintzen da, eta, horretarako, honako eskema honi jarraitu zaio:
- Praktikaren helburuak.
- Oinarri fisiologikoak eta aplikazioak.
- Beharrezko materiala eta ekipamendua.
- Prozedura esperimentala urratsez urrats (EHUtb-n kontsultagai dauden bideo batzuk barne).
- Erregistroen adibide batzuk eta horien interpretazioa.
- Autoebaluazioa.
Urtea
Gaia
ISSN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.