Gizarte langintzarako sarrera

Egileak

Julen Zabalo Bilbao, Geografia Politikoan doktore, EHUko Soziologia Saileko kide eta EHUko Gizarte-Langintzako Unibertsitate Eskolako irakasle da. Helbidea: julen.zabalo@ehu.es Telefonoa: 945 013 313

Helburuak

Gizarte-Langintzari buruzko hasierako informazioa ematea da helburu nagusia.

Zein izan den haren ibilbidea, zeintzuk diren haren oinarri teorikoak, zer egiten duen gizarte-langile batek eta abar. Baina gizarte-zientzia izaki, hainbat galdera, zalantza eta eztabaida ageri da gizarte-langintzaren inguruan. Horiek denak plazaratu eta, nolabait, azaldu nahi dira, horien aurreko azken jarrera irakurleari utzirik.

Norentzat

Idazlana pentsatua dago Gizarte-Langintzako lehenengo ikasturteko ikasleentzat.

Idazlan hau izango litzateke, hain zuzen ere, Gizarte-Langintzarekin topo egiteko lehenengo aukera. Hori dela eta, baliagarri ere izan daiteke Gizarte-Langintzaren oinarria eta mamia modu arin batean aztertu nahi dituen edonorentzat.

Edukia

Hiru bloke nagusitan banatzen da: lehenengoan, Gizarte-Langintzaren sorrera eta bilakaera aztertzen dira; bigarrenean, oinarri teorikoa azaltzen da; eta hirugarrenean, gizarte-langintzan topo egiten duten egileak agerrarazi nahi dira: gizarte-langilea bera, noski, eta beste.

Gizarte-langintza ren bilakaera aztertu behar delarik, ahalegina egin da hainbat egileren testuak jasotzeko. Horrez gain, beste testu batzuk ere sartu dira testuan azaldutakoaz gogoeta egiteko.

Puntu eta gai batzuk ulergarriago egiteko, irudi eta eskema osagarriak ere tartekatu dira Gai bakoitzaren amaieran, azkenik, bibliografia-sail xumea ageri da.

Urtea

2008

Gaia

Gizarte-langintza

ISBN

978-84-691-5686-5

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.