Gizarte-zerbitzuen oinarriak

Egileak

Julen Zabalo Bilbao, Geografia Politikoan doktore, EHUko Soziologia Saileko kide eta EHUko Gizarte-Langintzako Unibertsitate Eskolako irakasle da. Helbidea: julen.zabalo@ehu.es Telefonoa: 945 013 313

Gorka Moreno Márquez, Soziologian doktore, EHUko Soziologia Saileko kide eta EHUko Gizarte-Langintzako Unibertsitate Eskolako irakasle da. Helbidea: gorka.moreno@ehu.es Telefonoa: 945 013375 / 94 6018277

Helburuak

Gizarte-zerbitzuei buruzko hasierako informazioa ematea da helburu nagusia. Zeintzuk diren gizarte-zerbitzuen oinarrizko kontzeptu eta irizpide teoriko nagusiak, zein izan den gizarte ekintzaren ibilbide historikoa; zeintzuk diren gaur egungo gizarte-zerbitzuen oinarri teoriko, ideologiko eta juridikoak, etab.

Horretaz, gain eta gizarte zientzien barruan kokaturik, gizarte-zerbitzuei loturiko hainbat eztabaida eta zalantza plazaratzen dira. Hauek guztiak liburuan planteatzen dira, eta irakurle eta liburuaren arteko solasaldi irekia planteatzen da.

Norentzat

Idazlana pentsatua dago Gizarte-Langintzako lehenengo ikasturteko ikasleentzat.

Idazlan hau izango litzateke, hain zuzen ere, gizarte-zerbitzuekin topo egiteko lehenengo aukera. Hori dela eta, baliagarri ere izan daiteke gizarte-zerbitzuen oinarria eta mamia modu arin batean aztertu nahi dituen edonorentzat.

Edukia

Liburu honek sei gai ditu. Lehenengoan gizarte-zerbitzuen ezaugarri, helburu eta definizio nagusiak aipatzen dira, honen bidez hasierako oinarriak ezartzeko. Bigarren eta hirugarren gaietan gizarte ekintzaren bilakaerari arreta jartzen zaio, iraganeko esku-hartze motak eta gaurkoak konparatuz eta hauen arteko antzekotasun eta ezberdintasunak azpimarratuz. Bilakaera historikoaren ostean, laugarren gaian gaur egungo gizarte-zerbitzuen jatorri ideologiko-normatibo eta hauen oinarri juridikoak lantzen dira. Bosgarren gaian gizarte-zerbitzuetako hornitzaileak eta arreta mailak lantzen dira. Azkenik, generoaren araberako gizarte zerbitzuen azterketa egiten da.

Horrez gain, beste testu batzuk ere sartu dira testuan azaldutakoaz gogoeta egiteko.

Puntu eta gai batzuk ulergarriago egiteko, irudi eta eskema osagarriak ere tartekatu dira Gai bakoitzaren amaieran, azkenik, bibliografia sail xumea ageri da.

Urtea

2011

Gaia

Gizarte-langintza

ISBN

978-84-694-0614-4

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.