Eskola eta Curriculuma modulua Haur Hezkuntza Graduan

Egileak

Juan Abasolo, Amaia Andrieu, Pilar Aristizabal, Ainara Duque, Jose Domingo García de la Torre, Ainhoa Gomez, Mari Jose Inchausti, Guillermo Infante, Rosa Oteiza, Mª Teresa Vizcarra, Ana Zuazagoitia.

Juan Abasolo, Amaia Andrieu, Pilar Aristizabal, Ainara Duque, Jose Domingo García de la Torre, Ainhoa Gomez, Mari Jose Inchausti, Guillermo Infante, Rosa Oteiza, Mª Teresa Vizcarra eta Ana Zuazagoitia Gasteizko Irakasle Eskolako irakasleak dira

Helburuak

Gradu berriak direla eta, Irakasle Eskoletan, irakasgaiak moduluka elkartzen eta diziplinarteko lanak osatzen ari gara azken urteotan. Material honek, alde batetik, egiten ari garen diziplinarteko lan hori idatziz jasotzea du helburua, eta bide batez, modulu horretan parte hartzen duten ikasleen zein irakasleen lana gidatzea eta erraztea.

Norentzat

Bereziki, Gasteizko Irakasle Eskolan lehenengo ikasturteko bigarren lauhilekoan euskaraz ikasten duten ikasleentzat eta irakasleentzat. Diziplinarteko esperientziak garatzen ari diren beste edozein titulazioetako irakasleentzat.

Edukia

Material honek, 4 atal nagusi ditu:

I. atalean, esperientzia honen aurrekariei buruz hitz egiten da. Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduen diseinu prozesuari buruz eta Gasteizko Irakasle Eskolan koordinazioaren gaiari eman zaion garrantziari buruz. Gradu berrien modulukako egitura aurkezten da eta Unibertsitateak ezarri duen IKD ereduarekin batera, egin den aukera metodologikoa azaltzen da.

II. atalean, moduluaren izena eta izana aipatzen dira, helburuak, garatu beharreko gaitasunak eta titulazioan duen kokapena eta zentzua azalduz.

III. atalean diziplinarteko lana zertan datzan azaltzen da eta lana garatzeko jarraibide zehatzak eta material lagungarriak ematen dira: Modu berean, lanaren faseak eta fase bakoitzean egingo den tutorizazioa azaltzen dira.

IV. atalean, diziplinarteko lanaren ebaluazioa nola egingo den azaltzen da, bai presentzialak diren ikasleentzat, bai ez-presentzialak direnentzat. Atal honetan, ebaluazioarako erabiliko den errubrika aurkezten da.

Urtea

2013

Gaia

Hezkuntza

ISBN

978-84-9860-754-3

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.