Euskara eta beste hizkuntzak euskal gizartean eta eskolan
Egileak
Urtza Garay Ruiz. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saila. Helbide elektronikoa: urtza.garay@ehu.eus. Telefono-zenbakia: 946017570.
Aintzane Etxebarria Lejarreta. Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saila. Helbide elektronikoa: aintzane.etxebarria@ehu.eus. Telefono-zenbakia: 946017580.
Celine Mounole Hiriart-Urruty. Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saila. Helbide elektronikoa: celine.mounoleh@ehu.eus. Telefono-zenbakia: 946014554.
Helburuak
Ikasmaterial honen helburua da hezkuntzan arituko diren profesionalak hizkuntzei dagokion arloan trebatzea , hau da, Euskal Herriko hizkuntzen errealitatea aztertzea.
Azken urte hauetan hamaika soinu ezberdin entzuten dira gure herrietan, hirietan eta auzoetan; ehunka hizkuntza bizi dira ofizialekin batera. Baina herrialde txiki honek badu altxor berezi bat ere, euskara, eta handik eratortzen den euskal identitatea. Hortaz, hizkuntza gutxitu batek ofizialtasuna partekatzen du munduan eragin handiena duten zazpi hizkuntzetako batekin, gaztelaniarekin, eta beste ehunka hizkuntza etorkinekin ere bizi behar du. Horrek egoera berezia sortzen du: alegia, errealitate aberatsa, bizia eta emankorra izan arren, aniztasunak ez du, askotan, bere kabuz arrakastarik izaten gizartean. Horretan guztian hezkuntzak badu zer eginik. Eskolaren ardura da, besteak beste, euskal biztanleei irakastea bai eleaniztasuna bai euskara errespetatzen, eta, gainera, hizkuntza gutxituari arnasbideak eman behar dizkio. Aldi berean, beste hizkuntzak errespetuz tratatzen ere irakatsi behar du: hau da, eskolaren helburua izan behar litzateke geurea dena ulertzea, ikastea eta maitatzea; baina begiak mundura ere zabaldu behar dira, geurea besteei aurkezteko eta besteena gureganatzeko. Hots, gaur egungo haurretan, euskal identitatea garatu behar da, eta, era berean, munduko beste herrialdeetatik geurera etorri diren guztien hizkuntzen eta kulturen errespetua bermatu. Laburbilduz, elkartasunean oinarritzen den gizarte bat eraikitzeko, etorkizuneko gizon-emakume integralak egin behar ditu eskolak.
Lana lau kapituluk osatzen dute, eta bakoitzaren bukaeran ikasleekin eskolan lantzeko jarduera bat proposatzen da. Proiektuetan oinarrituta, ikaskuntzak zehazten dituen ezaugarriak errespetatuz diseinatuko dira jarduera horiek, bide hori baita ikasleen gaitasunak garatzeko modurik egokienetako bat. Ondorioz, proiektu eran diseinatuko dira zenbait jarduera, eta gai bakoitzari lotutako produktu bat sortu beharko dute ikasleek, taldean zein bakarka, horixe izango baita proiektuaren azken helburua.
Norentzat
Ikasmateriala Lehen Hezkuntzako Graduko eta Haur Hezkuntzako Graduko ikasleentzat da baliagarri, baita gai honetan interesa duen pertsona ororentzat ere.
Edukia
1. Euskararen garapena eta gaur egungo egoera
1.1. Euskararen hedadura historikoa
1.2. Euskararen egoera gaur egungo gizartean
1.3. Euskararen egoera hezkuntzan
2. Hizkuntza gutxituen eskubideak eta erronkak globalizazioaren aurrean
2.1. Hizkuntzen egoera munduan
2.2. Ofizialtasuna eta hizkuntza eskubideak
2.3. Hizkuntza aurreiritziak
2.4. Erronkak
2.5. Euskara Interneten
2.6. Hizkuntza gutxituak eskolan: elebitasunari buruzko esperientziak
3. Euskal Herriko beste hizkuntzak eta kulturak
3.1. Euskal herri eleaniztuna: etorkinen hizkuntzak gure gizartean
3.2. Hezkuntza eleaniztuna: kontzeptuak argitzen
3.3. Hizkuntza etorkinen tratamendu didaktikoa euskal eskolan
4. Hizkuntza eta nortasunaren garapena: euskal identitatea
4.1. Hizkuntza eta identitatea
4.2. Euskalkiak gizartean eta eskolan
4.3. Euskal nortasunari buruzko gogoeta eskolan
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.