Galdera-erantzun batzuk hizkuntzaren didaktikaz
Egileak
Kepa Larrea Muxika, Bilboko Irakasle Eskolako irakaslea. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila. Helbide elektronikoa: kepa.larrea@ehu.es
Julian Maia Larretxea, Bilboko Irakasle Eskolako irakaslea. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila. Helbide elektronikoa: julian.maia@ehu.es
Helburuak
Hizkuntzaren didaktikan euskarazko materialaren gabeziaz dagoen hutsunea betetzen lagundu nahi du argitalpen honek. Ikasmaterial hau galdera sorta baten inguruan antolatuta dago, eta haren helburua da ikasleak oinarrizko informazioa izan dezan hizkuntzaren didaktikaren alorraz, eta hartan erabiltzen diren kontzeptu, ideia eta jardunbide nagusi batzuen berri jaso dezan, horiek denak gaur egun beharrezkoak direlakoan hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren esparruan, jendarte eleanitz baten testuinguruan.
Norentzat
Irakasle Eskoletako euskarazko adar guztietako ikasleak; Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan lanean ari diren irakasleentzat; Euskal Filologiako ikasleentzat; Bigarren Hezkuntzan lanean ari diren hizkuntza-irakasleentzat
Edukia
Sarreraren ondotik, sei kapitulu ditu lanak:
- Hizkuntza eta gaitasunak
- Diskurtsoa eta testua
- Ahozko hizkuntza
- Hizkuntza idatzia
- Irakurketaren eta idazketaren i(ra)kaskuntza
- Bigarren Hizkuntzaren i(ra)kaskuntza
Aurrekoez gain osagarri hauek daude: hiztegia, bibliografia eta galdetegia bera.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.