Garapenaren Psikologiako praktika liburua: jaiotzatik nerabezarora
Egileak
Iratxe Redondo Rodríguez, Hezkuntza Fakultateko Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Saileko irakasle atxikia da.
Nuria Galende Pérez Hezkuntza Fakultateko Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Saileko irakasle agregatua da.
Joana Jaureguizar Alboniga-Mayor Hezkuntza Fakultateko Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Saileko irakasle agregatua da.
Helburuak
Garapenaren Psikologiako praktika-liburua: jaiotzatik nerabezarora liburuaren helburua da jaiotzatik hasi eta nerabezarora arteko umeen garapen psikologikoa lantzea, jarduera praktikoen bitartez. Zehazki, ikasleak teoriaren eta praktikaren arteko zubiak aurkitzera bideratzea bilatzen da, praktikan errotuta dauden ariketa esanguratsuak egitera bultzatuz.
Norentzat
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Gizarte Hezkuntzako eta Psikologiako graduetako ikasleentzat
Edukia
Sortutako praktika guztiak bost gaitan banatzen dira: «Sarrera», «Lehen haurtzaroa (0-2 urte)», «Bigarren haurtzaroa (2-6 urte)», «Eskolako urteak (6-12 urte)» eta «Nerabezaroa (12-18/20 urte)», eta garapenaren eremu guztiak hartzen dituzte barne (hots, motrizitatearen, hizkuntzaren, arlo kognitiboaren eta arlo sozioemozionalaren garapena) modu orekatu batean. Praktikak malgutasunez erabiltzeko sortu dira, planteatutako ariketa eta jarduerak taldearen ala testuinguruaren ezaugarrietara molda daitezkeelako.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.