Gizarte Hezitzaileen Esku-hartzea Buru-nahasteak dituzten Pertsonekin
Egileak
Naiara Ozamiz Etxebarria. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Saila.
Miren Agurtzane Ortiz Jauregi. Medikuntza Fakultatea. Neurozientzien Saila.
Helburuak
Ikasmaterial hau Gizarte Hezkuntza Graduko hirugarren mailan irakasten den Gizarte eta Hezkuntzako Esku-hartzea Talde Kaltetuetan irakasgairako lagungarria izan daiteke. Irakasgai horretan, arrisku-testuinguruak eta baztertze soziala pairatzen dituzten kolektiboak lantzen dira. Kolektibo horietan, tamalez, askotan, buru-nahasteak dituzten pertsonak egon daitezke beren bizitza-historiagatik edo haurtzaroan, nerabezaroan edo helduaroan izan dituzten zailtasunengatik. Horregatik, garrantzitsua da halako nahasteak gizarte-hezitzaileek ezagutu ditzaten haiei hobeto lagundu ahal izateko. Hori dela eta, material honetan zehar, nahaste nagusien azalpena eta esku-hartze aproposa egiteko ereduak aurkeztuko dira.
Behin testuinguruan kokatuta, material honetan zehar hiru gai aurkeztuko dira: gizarte-hezitzailea gaixotasun mentalen aurrean, nahaste psikopatologiko nagusiak eta droga-mendekotasunak.
Norentzat
Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Hezkuntzako Graduko ikasleentzat.
Edukia
1. Sarrera
2. Gizarte-hezitzailea gaixotasun mentalen aurrean
2.1. Funtzio orokorrak
2.2. Funtzio espezifikoak
3. Nahaste psikopatologiko nagusiak
3.1. Eskizofrenia
3.2. Antsietatea
3.3. Depresioa
3.4. Nahaste obsesibo-konpultsiboa
3.5. Nahaste bipolarra
3.6. Nortasun-nahasteak
4. Droga-mendekotasunak
4.1. Substantzien kontsumo arazotsuak eragindako nahasmenduak
4.2. Gizarte-hezitzailearen papera prebentzioan eta tratamenduan
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.