Gizarte eta Kultur Ingurunearen ezaguera

Egileak

Maite Murua Mugica, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasle titularra. Saila: Gizarte Zientzien Didaktika. E-maila: maite.murua@ehu.es Telefonoa:943/017068

Helburuak

Ikasmaterial honen helburu nagusiak honako hauek dira: haurrek beren ingurua ezagutzeko oinarrizkoak dituzten kontzeptu nagusiak nola garatzen dituzten ikusaraztea; eta garapen honetan laguntzeko ditugun baliabideak ezagutaraztea.

Norentzat

Haur Hezkuntzako irakaslearen ikasketak egiten ari diren ikasleei bereziki dago zuzenduta, baina baliagarria izan daiteke 0-6 urteko umeekin aritu behar duen edonorentzat.

Edukia

Eskuliburu hau sei ataletan banatuta dago: Lehenengo bi gaiak sarrera gisakoak dira. 3. eta 4. gaietan espazio kontzeptua lantzen da. 5. gaia denbora kontzeptuari dagokio, eta 6.a kausalitateari edo zergatien ulermenari.

Oinarrizko bibliografía aurkibidean agertzen da, eta gai bakoitzaren bukaeran dator berari dagokiona.

Urtea

2007

Gaia

Hezkuntza

ISBN

978-84-690-8851-7

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.