Gorputz adierazpena Lehen Hezkuntzan
Egileak
Maria Teresa Vizcarra Morales, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate eskolako irakasle titularra. Saila: Musika, Plastika, eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika. E-mail: mariate.bizkarra@ehu.es telefono luzapena (15) 3275
Gorputz adierazpena eta practicum II ikasgaietako ikasleak izan diren honako hauek: Naroa Murua, Ivan Villalba Moya, Eneko Rodriguez San Juan, Asier Otegi, Itziar Urkijo, Libe Laskurain, Amaia Martinez de Guereñu.
Helburuak
Haurrak hobeto ezagutzea, nolakoak diren, nola mugitzen diren, zer nolako emozioak izaten dituzten, nola adierazten duen bere pertsonalitatea, nola mugitzen diren. Gorputz Hezkuntzako curriculuma ezagutzea, legeak dioena eta eduki multzoen garapena. Eta era berean, motrizitatearen lan metodologiak eta irakasle gisa eskura ditugun baliabideak ezagutzea da.
Bide batez, guatatuko litzaiguke Unibertsitatean egiten den teoria hezkuntzan eta eskoletan zabaltzea.
Material hau Lehen Hezkuntzako Irakasle ikasketetan enborrezko izan den Gorputz Adierazpena irakasgaiaren edukiak dira, hauek zabaltzea du helburu. Hala, Graduko ikasketetan Gorputz Hezkuntzako minorrean hautazkoa izango den Gorputz Adierazpena ikasgairako oinarria izango dira
Norentzat
Material didaktiko hau Lehen Hezkuntza irakaslearen ikasketak egiten ari diren ikasleentzat bideratuta dago bereziki, Gorputz adierazpena ikasgaiko edukiak baitira, baina era berean, Gorputz Hezkuntzako irakaslearen ikasketak edo lizentziatura ikasten ari diren ikasleentzat edo/eta Lehen Hezkuntzako Graduan edo Haur Hezkuntzako Graduan aritzen diren ikasleentzat. Azken finean, umeekin lan egin behar duen edonorentzat erabilgarriak izan daitezke.
Edukia
Ikasmaterial honek hainbat atal nagusiak ditu: Lehenengo atalean, Gorputz Adierazpenaren kontzeptua, historia eta korronte ideiologikoak aztertzen dira lehen kapituluan. Bigarrenean, Gorputz Adierazpenaren trataera LOE legean eta aurreko legetan, eta honene arabera unibertsitateik gorputz adierazpena lantzeko egiten den proposamen zehatz bat. Hirugarren kapitulutik zazpigarrenera eduki bakoitza aztertzen da (gerturatze teorikoa eta handik unitate didaktiko zehatz bat sortzen da. Bertan, ikasle bakoitzak aipatzen du zer gertatu den praktikara eraman duenean bere proposamena).
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Gorputz adierazpena Lehen Hezkuntzan
pdf, 6 MB