Haur antzerkia eta dramatizazioa. Jolasaren eta poesiaren arteko irakasgaia
Egileak
Amaia Alvarez-Uria Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da.
Helburuak
Ikasmaterial honek batik bat Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduetan Haur Antzerkia eta Dramatizazioa irakasgaian landuko diren gaien oinarri teorikoak eskaintzen ditu, eta horrekin batera irakasgaian egingo diren jardueren berri ematen du. Irakasgaia egiten ari diren ikasleek aukera izango dute jorratutako arloetako teorian sakontzeko ikasmaterial honi esker, eta irakasgaian ikasle ez direnek ezagutu ahal izango dute bertan egiten duguna. Batzuk eta besteak haur-antzerkia, dramatizazioa eta antzerkia hezkuntzan gaietan murgiltzeko bidea ematen du liburu honek.
Norentzat
Liburu hau Euskal Herriko Unibertsitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduetako ikasleentzat da, baina baita gai hau hobeto ezagutu nahi duen ororentzat ere.
Edukia
Bost gai nagusi dira irakasgai hau osatzen dutenak, eta horien arabera antolatu da material hau:
- Literaturatik antzerkira
- Arte dramatikoa eta hezkuntza
- Haurrentzako antzerkia
- Teknika eszenikoak
- Antzerki-proiektua
Atal bakoitzaren hasieran han landuko diren gaitasunen, ikaskuntza-emaitzen, metodologiaren eta ebaluazioaren berri ematen da.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Haur antzerkia eta dramatizazioa
pdf, 2 MB