Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunari arreta
Egileak
Leire Darretxe Urrutxi. Leioako Irakasleen Unibertsitate eskolako irakaslea. Saila: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Helbide elektronikoa: leire.darreche@ehu.es Telefonoa: 94 601 45 77
Helburuak
Helbururik nagusiena da hezkuntza inklusiboaren eta aniztasunaren arretaren gainean ideiak barneratzeko eta hausnartzeko materiala eskaintzea.
Norentzat
Material hau Eskola Inklusiboaren irakasgaia ikasi behar duten ikasleentzat zuzenduta dago. Bereziki, Haur eta Lehen Hezkuntzako Gradua ikasi behar dutenentzat edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzarako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra egin behar dutenentzat.
Hala ere, gaian interesa dutenentzat ere baliagarria izan daiteke.
Edukia
Material honek, hiru atal nagusi ditu teoriaz eta praktikaz ikasteko:
Lehenengoan, hezkuntza inklusiboaren ideiarik garrantzitsu batzuk azaltzen dira, besteak beste, hezkuntza inklusiboaren jatorria eta kontzeptua, integrazioaren eta inklusioaren arteko desberdintasunak, hezkuntza inklusiboaren mitoak...
Bigarrenean, eskola inklusiboak dituen ezaugarriak aipatzen dira baita eskola inklusibo bateko hezkuntza-laguntzaren kontzeptua ere.
Hirugarrenean, ikasgela inklusiboak dituen ezaugarriak adierazten dira.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Hezkuntza inklusiboa 1
pdf, 5 MB
Hezkuntza inklusiboa 2
pdf, 9 MB