Hezkuntzaren Psikologia Haur eta Lehen Hezkuntzan

Egileak

Nahia Idoiaga Mondragon, Ion Yarritu Corrales eta Inge Axpe Saez Bilboko Hezkuntza Fakultateko eta Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia Saileko irakasleak dira.

Helburuak

Ikasmaterial honek batik bat Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduetan Hezkuntzaren Psikologia irakasgaian landuko diren gaien lanketa teorikoa eskaintzen du, horiek lantzeko bestelako material osagarrien (bideoak, artikuluak etab.) proposamenekin batera. Gainera, landutako material horri buruz hausnartzeko eta, ondorioz, ikasleek dituzten ulermen-zailtasunak eta interes berriak identifikatzeko, hainbat ariketa labur ere eskainiko ditu ikasmaterial honek, espresuki gai bakoitzerako sortuak. Halaber, lan honek Hezkuntzaren Psikologia irakasgaian egingo ditugun ikasgelako praktikak ere jaso ditu. Gelako praktikak ikasleek elkarlanean lan egiteko gaitasuna garatzeko espazioak izango dira. Horretarako, ikasmaterial honetan azalduko diren hainbat talde-lan proposatuko zaizkie, praktika-saioetan garatu beharrekoak. Praktika horien formatua askotarikoa izango den arren (kasu-azterketak, mapa kontzeptualak, analisi-taldeak, etab.) ikaskuntza kooperatiboa izango da guztien oinarria.

Norentzat

Liburu hau Euskal Herriko Unibertsitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduetako ikasleei zuzenduta dago.

Edukia

Landuko diren gai nagusiak ondorengoak dira:

  • Sarrera
  • Konduktismoa
  • Informazioa prozesatzeko teoriak
  • Konstruktibismoa
  • Ikaskuntza-prozesuaren barne-determinatzaileak
  • Ikaskuntza-prozesuaren determinatzaile interpertsonalak

Urtea

2022

Gaia

Hezkuntza

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.