Hizkuntzaren aldagarritasuna: Euskararen aldaerak (irakasleen formaziorako apailatua)
Egileak
Maria Teresa Mendiboure Elissalde, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasle titularra Saila: UPV/EHUko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saila Helbide elektronikoa: maite.mendiburu@ehu.es
Helburuak
Bereziki eskolari begira, hizkuntzaren aldagarritasunaren gaia jorratzea, euskararen aldaerei buruzko ezagupena eta gogoeta bultzatzea; euskararen didaktikarako ez ezik, gainerako ikasgaietan eta ikastetxean ere, hizkuntza-aldaerak tratatzeko irizpide egokiak eskaintzea.
Norentzat
Ikasmaterial hau EHU-ko Unibertsitate Irakasle Eskoletan osatu da, bereziki euskal adarretako Euskara eta bere Didaktika enborrezko ikasgaiaren ikasleentzat. Hala ere, uste dugu material hau oinarrizkoa dela eta lagungarria euskaraz irakatsi behar duten arlo eta maila guztietako irakasleentzat.
Edukia
Zortzi gaiez osatua da materiala: komunikazio-gaitasuna, hiztunon gaitasun soziolinguistikoa eta hizkuntzaren aldaerak, euskararen aldaera geografikoei buruzko bi gai, euskararen aldaera estandarrari buruzko bi gai, gizarte-aldaerak eta kontestu-aldaerak edo erregistroak.
Zortzi gaiek eskema berberari jarraikiz aurkeztu dira: arazoa plazaratuz aurre-ezagupenak arakatzeko proposamena, ondotik auzia argitzeko eztabaida, hirugarrenik ikasi beharrekoen esplikazioa, eta azkenik, gaiari lotutako irakurketak, ariketak edo lan osagarrien proposamenak egin dira.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Hizkuntzaren aldagarritasuna
pdf, 0 MB